Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Fernandez Iradiren askatasunaren aurkako errekurtsoaren ondotik, euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legedia bertan behera uztea exijitzen diegu estatuei

ETXERAT (2019-XI-12. Larriki eri den Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoari onartu egin diote kondena eteteko eskaera kondenen aplikazio epaileek. Bere eritasuna kartzelarekkn bateragarritasun eza eta atzera begirako arrisku eza adierazi dute. Fiskaltzak errekurtsoa jarri du hala ere.

Erabaki onartezin honen aintzinean, Etxerat elkarteak bere samina, haserrea eta kezka adierazi nahi ditu. 

Gogora ekartzen dugu Ibon Fernandez Iradi presoari 2011an esklerosi anizkoitza diagnostikagu ziotela, eta eritasunagatik 4 aldiz eskatu duela bere kondenaren suspentsioa. Ez da lehen aldia epaitegi batek bere egoera espetxearekin bateraezina dela esaten duela, baina preso mantentzea erabaki zuten hala ere. Prozesu hauek denbora-prozesua ere salatu nahi dugu, amaigabeko bide baitira eritasun larriak dituztenen presoentzat bereziki.

Gaur epaileek jakinarazi duten erabaki honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eskubide urraketa konpondu, eta konponbidearen zentzuan koka daitekeelako. Frantziar estatuan egindako urratsak agurtu genituen, hurbilketa lortu dutenen senideentzat azkenenan zama arindu delako. Bake prozesuaren inguruan Emmanuel Macronek egin zituen adierazpenak entzun genituen ere.

Baina azkenaldian epaitegiek albiste desatseginak utzi dizkigute hainbat prozeduretan erabaki onartezinak hartuz, gaur fiskaltzak hartutako blokeo erabakia gisa. Legearen aurka larriki eri den preso bat kartzelan mantentzea, Xistor Haranburu eta Lorentxa Beyrieren baldintzapeko askatasuna lortzeko irizpide guztiak betetzearen arren eskaerak ukatzea… mendekua eta ankerkeria besterik ez dute oinarri, eta berriz ere, alarma gorria pizten dugu.

20 euskal preso dira larriki eri Espainia eta Frantziako kartzeletan, beste ainitzek osasun arazoak dituzte. Frantzian Jon Gurutz Maiza preso nafarra dugu Ibonekin batera eta, nola ez, ezin aipatu gabe utzi aurten hil diren Oier Gomez (Frantziar estatuan) eta Joxe Angel Otxoa de Eribe (Espainiar estatuan), biak prozedura luzeen ondoren askatasuna lortu zuten, baina beraien egoera muturrekoa zelako lortu zuten askatasun hori. Espetxeko bizi-baldintzek eritasunak sortu eta areagotu egiten ditu. Tratamendu ezak edo ez duinak, agertoki beltzetara eramaten gaitu. Denboran luzatutako prozedura judizialak ukatuz estatuek heriotz-agiria sinatzen dituzte. Zein da beraien helburua?

Salbuespen espetxe politikak berean dirau, gure eskubideak egunero urratuak izaten ari dira. Urraketa larri horien aurrean, berriz ere azalpenak eskatzen dizkiegu bi gobernuei, eta euskal gizartearengan konfiantza osoa jattzen dugu. Euskal gizartea baita salbuespen espetxe politika indargabetzeko bermerik onena. Bukatzeko, gure sustengu eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Ibon Fernandez Iradi eta bere senide eta lagun guztiei. 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.