Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Gasteizen dugun egoitzan marraztutako ikur nazien salaketa egiten dugu

pintadak.jpg

ETXERAT (2019-XII-1). Etxerat Elkarteak Gasteizen duen egoitzaren kanpoaldean goizaldean jasotako erasoaren salaketa publikoa egin nahi du.

Espaniar estatuan gaur egun pairatzen den inboluzio politikoaren testuinguruan ulertzen dugu gure egoitza seinalatzearena, ikur naziak marraztuz. Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen dugu.
 
Etxerat elkartea jakitun da bizikidetza eta konponbidearen bidean oztopo eta trabak izango ditugula, baina konfiantza osoa dugu euskal gizartearen gaitasun eta borondatean, baita bake zein elkarbizitzaren agertoki berriarekiko adierazitako konpromisoa.
 
Euskal preso, iheslari eta deportatuen senide eta gertukoei asistentzia, aholkularitza eta laguntza ematen dizkie Etxerat Elkarteak, gure izaera hori izanik, zailtasun eta eragozpen ikaragarriak izan ditugu gure lana egiteko orduan, eta askotan erasoak pairatu ditugu. Horregatik bake zein elkarbizitzaren agertoki berriarekiko adierazitako konpromisoa berresten dugu oraingoan ere eta Gasteizen egindako erasoa bezalakoek ez digutela inoiz geldiaraziko azpimarratu nahi dugu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.