Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Gure kasuan, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aldarrikatzen dituen eskubideak ez daude bermatuta

iruñea.jpg

ETXERAT (2019-XII-10). Beste urte batez Etxerat Elkarteko kideak Giza Eskubideen Nazioarteko egunean kalera atera gara euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko, dispertsioaren ondorio gordinak jasaten jarraitzen baitugu.

Hori dela eta zapi-katea osatu dugu gaur hemen, gure zapiekin batu gara Iruñea eta Gasteizen, pertsona guztien eskubide guztiak onartuak, errespetatuak eta modu eraginkorrean eta unibertsalean aplikatu daitezen aldarrikatzeko eguna baita gaur, Estatu Espainolak, ordea, salbuespenezko espetxe politika mantentzen du eta, beraz, deklarazioa unibertsal hau aldarrikatzeko zilegitasunik ez du.

Ehunka familiek, milaka pertsonek, kondena hau sufritzen jarraitzea jasangaitza delako. Espainiako Gobernuak euskal presoak dispertsaturik mantentzea haien senide eta lagunentzat kondena injustua suposatzen du. Senideon kondenarekin amaitzea eta, beraz, sufrimenduarekin ezinbestekoa da, gure eskubideak urratzen dituelako.

Dispertsioak 16 hildako eragin ditu dagoeneko, eta milaka kaltetu egon dira istripuetan, nahiz eta diskurtso ofizialak gertaera hauek ez dituen onartzen.

  • Estatu espainolean dauden 10 presoetatik 7 presoen senide eta lagunek 2.200 eta 1.200 kilometro arteko bidaiak egin beharko dituzte hauek bisitatu ahal izateko.
  • Gaixotasun larriak dituzten Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 20 preso espetxean daude oraindik ere, haietako bi Frantziako Estatuan.
  • Frantziak Estatuak bizi osorako zigorra duten presoei baldintzapeko askatasuna ukatzen jarraitzen du.
  • Espainiako Estatuak egungo espetxe politikaren amaiera igarri zuen duela urte eta erdi, eta Estatu espainolean dauden 210 presoetatik 25 leku aldaketa egon dira bakarrik, gertuago dauden espetxeetara mugitu dituzte baina bat ere ez Euskal Herrira.

Osasunerako eskubidea, segurtasunerako eskubidea, erabaki arbitrarioen subjektua ez izatearen eskubidea, harreman familiarra izateko eskubidea, diskriminazioa ez jasateko eskubidea.Urratzen dizkiguten eskubideak dira hauek, gure kasuan, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aldarrikatzen dituen eskubideak ez daudelako bermatuta. Hau guztia dela eta, eta euskal gizarteak hala nahi duelako, gure eskubideen alde lanean jarraituko dugu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.