Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Hiru euskal preso politikoren senideek ezin izan dute egunotan bisitarik egin

aberia.jpg

ETXERAT (2020-II-12). Azken egun hauetan hiru euskal preso politikoren senideek ezin izan dute bisitarik egin. Kasu batean, Guardia Zibilak izandako jokabide arbitrarioaren ondorioz, eta bestean, urrunketak behartuta ehunka kilometro bidaiatu ondoren, zeramaten kotxea matxuratu zelako.

Astelehenean, Estremerako (960 kilometro joan-etorrian) espetxean dagoen Gotzon Telleria euskal preso politikoaren arreba eta koinatua bisitarik gabe geratu ziren. Espetxe sarrerako drogen kontroleko txakur batek markatu zituen, bai Telleriaren koinatua, zein beste bisitak egiteko sartzeko ziren adin nagusiko gizonezko bat eta haur bat. Horren ondorioz, katxeo bat jasatea onartu zuen Telleriaren senideak eta miaketan ez ziotenez ezer aurkitu, espetxe barrura abiatu zen. Baina, berriro ere, guardia zibilak txakurra gerturatu zuen senideengana eta berriro ere Telleriaren koinatua markatu zuen, oraingo honetan bisita debekatuz.

Bestalde, joan zen igandean, Iñigo Zapirain eta Bea Etxebarria presoen lau senide, tartean adin txikiko bi, bisitarik gabe gelditu ziren. Aranjuezeko (1.000 kilometro joan-etorrian) espetxera bidean, Somosierra parean, haien kotxeak matxura bat izan zuelako eta horren ondorioz etxera bueltatu  behar izan ziren.

Etxerat Elkarteak euskal preso politikoen senide eta lagunek jasan dituzten eragozpenak salatu nahi ditu. Oraindik ere, bidai luzeak egitera beharturik daude eta gainera bisita egin ahalko dutenaren ziurtasunik gabe. Kasu honetan; batetik, guardia zibilek burututiko gehiegizko jokabide arbitrarioaren ondorioz bisita galtzea eta, bestetik, urrunketak suposatzen duen kondenaren eraginez autoak matxura bat izan eta bisitarik gabe geratzea guztiz salagarria delako. Egoera hau guztiz onartezina da espetxe politikak senideei eragindako kaltea oso erraz handitu daitekeelako ematen den arbitrariotasuna eta ziurtasun faltarengatik.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.