Hiru euskal preso politikoren senideek ezin izan dute egunotan bisitarik egin

aberia.jpg

ETXERAT (2020-II-12). Azken egun hauetan hiru euskal preso politikoren senideek ezin izan dute bisitarik egin. Kasu batean, Guardia Zibilak izandako jokabide arbitrarioaren ondorioz, eta bestean, urrunketak behartuta ehunka kilometro bidaiatu ondoren, zeramaten kotxea matxuratu zelako.

Astelehenean, Estremerako (960 kilometro joan-etorrian) espetxean dagoen Gotzon Telleria euskal preso politikoaren arreba eta koinatua bisitarik gabe geratu ziren. Espetxe sarrerako drogen kontroleko txakur batek markatu zituen, bai Telleriaren koinatua, zein beste bisitak egiteko sartzeko ziren adin nagusiko gizonezko bat eta haur bat. Horren ondorioz, katxeo bat jasatea onartu zuen Telleriaren senideak eta miaketan ez ziotenez ezer aurkitu, espetxe barrura abiatu zen. Baina, berriro ere, guardia zibilak txakurra gerturatu zuen senideengana eta berriro ere Telleriaren koinatua markatu zuen, oraingo honetan bisita debekatuz.

Bestalde, joan zen igandean, IƱigo Zapirain eta Bea Etxebarria presoen lau senide, tartean adin txikiko bi, bisitarik gabe gelditu ziren. Aranjuezeko (1.000 kilometro joan-etorrian) espetxera bidean, Somosierra parean, haien kotxeak matxura bat izan zuelako eta horren ondorioz etxera bueltatu  behar izan ziren.

Etxerat Elkarteak euskal preso politikoen senide eta lagunek jasan dituzten eragozpenak salatu nahi ditu. Oraindik ere, bidai luzeak egitera beharturik daude eta gainera bisita egin ahalko dutenaren ziurtasunik gabe. Kasu honetan; batetik, guardia zibilek burututiko gehiegizko jokabide arbitrarioaren ondorioz bisita galtzea eta, bestetik, urrunketak suposatzen duen kondenaren eraginez autoak matxura bat izan eta bisitarik gabe geratzea guztiz salagarria delako. Egoera hau guztiz onartezina da espetxe politikak senideei eragindako kaltea oso erraz handitu daitekeelako ematen den arbitrariotasuna eta ziurtasun faltarengatik.

Inprimatu