Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

900 euskal herritar errepideetara gaur

 

Ostirala da. Hotza, elurra, izotza eta euria emanak daude Frantzia zein espainiar estatuko txoko gehienetan. Baina gu, maite ditugun horiek ikusi ahal izateko, errepideetara irten behar gara, berriz ere. Behar irtetera derrigortzen gaituztelako. Euskal preso politikoen senide eta lagunak gara eta, horregatik, kondenatu egiten gaituzte; dispertsioarekin gure eskubideak sistematikoki urratzen dituzte, zigortu egiten gaituzte, soilik, senide edo lagunak izategatik.

Gure datuen arabera, eguraldi bereziki txarra iragarrita dagoen asteburu honetan bakarrik, 900 dira errepideetara milaka eta milaka kilometro egitera atera behar diren euskal herritarrak. Bidaia luzeak egitera beharturik daudenak. Beste erremediorik ez dugulako. Guri, senide eta lagunoi aplikatzen diguten zigorra hauxe delako. 461 euskal preso politiko daude egun gatibu espetxeetan eta horietako lau daude, soilik, Euskal Herriko espetxeetan. Presoen %76a 500 eta 1100 kilometroen artean dago dispertsatua. Hau da, senide gehienok, hamarretik zortzik ia, 500 kilometro baino gehiago egin behar ditugu espetxeetaraino joanean eta beste 500 etorrian. 500 kilometro bidaia horiek Madril inguruko espetxeetara direnean bidaiak baina, 1000 kilometro dira joanean Puerto de Santa Mariara eta beste hainbeste etorrian. 2000 kilometro arriskuz beteriko asteburu batean.

Giza Eskubideak sistematikoki urratzen ditu dispertsioak, bai preso ditugun gure senideenak baita gureak ere. Eta gaur bezalako egunetan, bereziki gogorra da errepideetara halabeharrez irten behar izatea. Derrigorrez beste aukerarik ematen ez digutelako. Gure bizitza arriskuan jartzera behartzen gaituzke. Elurretara, izotzera irtetera behartzen gaituzte. Errepideetara irten behar gara gaur. Beste aukerarik ez dugulako. Gure eskubideak urratzen dituztelako. Maite ditugulako. Horrela, autobus bat –Andaluziara, espainiar estatuan Euskal Herritik urrunen dauden espetxeetaraino- eta Mirentxinen bederatzi furgonetak irtengo dira ehunka kilometroetara dauden espetxeetara joan etorrian. Esan bezala, 900 gara atzo eta igandea bitartean espetxeetara bidean jarriko garenak, dispertsioak eragindako istripu bat pairatu dezakegunak.

Dispertsioak 26 urte beteko ditu aurten, lehenago eta betirako, bertan behera uztea lortzen ez badugu. 16 dira dispertsioak eragin dituen hildakoak. Azkena, gasteizkoa zen Natividad Junco 2007 urtean. Zazpi urte igaro berri direnean guretzako, tristeki ezer ez dela aldatu esan beharra daukagu. Ezer ez da aldatu eta, gainera, bakar bakarrik sentitzen gara egoera honi aurre egiten, dispertsioarekin amaitzeko dena egin behar zuten alderdiek ezer gutxi egiten dutelako.

10 istripu zenbatu behar izan genituen 2014 urtean. Hilabeteak pasa ahala, kopurua nola handitzen zen ikusi behar izan genuen. Eta istripu hauen aurrean, erantzukizun politikoa duten istripu hauen aurrean, alderdi politikoek ez zuten eskatu behar zaien maila politikoa erakutsi. Giza Eskubideak urratzen zaizkigulako gertatu daitezke istripu hauek. Non daude, istripu hauen aurrean, alderdi politikoen hitzak? Non daude dispertsioak eragindako istripu eta zaurituen aurrean alderdi politikoen ekintzak? Istripu hauek ez dira kasualitatea; kausalitatea baizik.

Ongi baino hobeto dakigu zer suposatzen duen asteburu honetan irtetzeak. Baina ongi dakigu ere zer suposatzen duen asteburu honetan etxean geratzeak, bisitari uko egiteak. Horregatik, besarkadarik goxoena bidali nahi diegu bai barruan ditugu senide zein lagunei, baita errepideetara irtengo direnei eta, nola ez, etxean, albisteen zai geratuko diren guztiei; ongi iritsi garela konfirmatuko dien deiaren zain. Betiko moduan, errepideetan zuhurtziaz ibiltzeko deia luzatu nahi dizuegu guztioi.

Errepidera irten aurretik komenigarria litzateke trafikoa.net infocar.dgt.es/etraffic/ eta  webguneak kontsultatzea trafikoaren egoeraren berri zuzenean izateko.
Bestalde, errepidean jazotzen zaizkigun inzidentzia guztiak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara bidaltzeko deia luzatu nahi diegu bisitan doazen guztiei. Telefonoz, emailez edo nahi duten bezala baina... inzidentziak jakinarazi!

Era berean, sare sozialetan dispertsioa eta uneoro pairatzen dugun eskubideen urraketa salatzeko #DispertsioaSTOP eta #BSQsHumanRights traolak erabiltzera deitzen ditugun herritarrak. Argazkiak, salaketa... dispertsioarekin amaitzeko dena da beharrezkoa.

Noiz arte jararitu beharko dugu astebururo gure biziztza arriskuan jartzen? Zer behar da, ezeren aurretik Giza Eskubideen urraketekin argi eta garbi amaitzeko?

Dispertsioaren biolentzia eteteko unea da.

Jipoia Estremeran
Prentsaurrekoa amaitu aurretik, Arkaitz Bellon, Puerto de Santa Maria espetxean hil zen euskal preso politikoa gogoratu nahi dugu urteurrenean. Arkaitz espetxe politika honen biktima izan zen eta etxetik mila kilometrotara hil zen. Garaian salatu genuen bezala, Arkaitz Bellonek jipoiak hainbat espetxeetan jaso zituen.

Atzo, Iñaki Imaz donostiako euskal preso politikoak Estremerako espetxean jipoitu zutela jakin genuen. Preso sozial batek, patiora irteten ari zirela, Imaz jipoitu zuen bortizki. Preso sozial honek arazo psikologiko larriak ditu eta, horregatik, Estremerako euskal preso politikoak hainbat instantzia egin dituzte azkenaldian, presoa mugitu zezaten. Instituciones Penitenciarias-ek ez die eskaera hauei erantzun eta, horrek ahalbidetu du gertaera. Ez hori bakarrik. Jipoia jasan ostean, Imazek lau ordu pasa behar izan zituen erasotzailearekin patioan beste inor ez zegoelako. Funtzionarioek Imazen egoera ikustean, donostiarra ospitalera eramateko agindua eman zuten. Hainbat puntu eman dizkiote. Erasotzailea zigor zelara eraman dute eta, beste modulu batera eramango dutela.

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.