Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Espetxeetan pixkanaka normaltasuna berrezartzean ez dira euskal presoak eta haien senideak baztertu behar, ez da berriro salbuespenean oinarritu behar

Agerraldi on line egin dugu Salhaketa eta Sarerekin batera “Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa” manifestua aurkeztu nahian

ETXERAT (2020-V-5). Salhaketak, Sarek eta Etxeratek dei egiten diegu eragile sozial eta sindikalei “Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa” adierazpenarekin bat egin dezaten.

Gaur gainera, prentsaurrekoa eman dugu, on line, kartzeletako osasun-epidemiari buruzko datuak emateko, eta Espainiako espetxeetako covid-19 delakoaren kudeaketa salatzeko, osasun eta segurtasun eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku dutenak barne, baita presoen eskubideen etendura ere.

Hona hemen esku-hartzeen laburpena:

Joseba Azkarraga (Sare);

Euskal presoen kasuan, ehuneko handi batek nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen ditu,beraz beren etxeetara bidali eta beraiengandik hurbil egon daitezke. Adineko presoak dira; horietako askok gaixotasun larriak dituztenak eta 161ek 15 urtetik gorako espetxe zigorra bete dutenak.

Orain dela gutxi hiru presoei graduan aurrera egiten utzi dieten bezala, kondenaren laurden bat baino gehiago bete dutenei edo gaixotasun larriak dituztenei graduan aurrera egiten uzteko eta beraien etxeetara bidalitzeko eskatzen diegu berriro ere Espetxe Erakundeei. Eta hirugarren gradurako progresio horretan 86.4 artikulua aplikatu dezatela, gaur egungo egoera dela eta kartzelan gaua pasatzera behartuta ez daudelarik.

Urtzi Errazkin (Etxerat);

Espetxeetan pixkanaka normaltasuna berrezartzean ez dira, berriro ere, euskal preso politikoak eta haien senideak baztertu behar, ez da berriro salbuespenean oinarritu behar. Ezin ditu alde batera utzi presoen senideak, beren inguruneetatik urrun.

Orain hasten den deseskalada honetan, ahal den neurrian, presoak Euskal Herrira hurbildu beharko dira, baina salbuespenari eusten dieten iraganeko errezetei men egiten dieten atzerapenik gabe. Izan ere, denontzat hain gogorra eta zaila den ziklo hau igarotzean eta euskal gizartea normalizaziorantz doanean, behingoz egin behar da, lastrerik gabe eta sufrimendurik gehitu gabe.

César Manzanos (Salhaketa Araba);

Eusko Jaurlaritzak izan dueera azpimarratu nahi dugu, EAEko kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena izanik, datuak ezkutatu dituelako eta ez direlako izurritearen transn jarrmisioarekin espetxeetan gertatzen ari zena eta gertatzen ari dena jakiteko behar diren frogak egin.

Hego Euskal Herrian gure koordinazio-lana garatzen jarraituko dugu Salhaketatik, osasun larrialdi egoera honetan dauden presoei eta haien familiei laguntzeko.

Hemen duzue manifestua irakurtzeko lotura:

http://sare.eus/wp-content/uploads/2020/05/MANIFESTUA-MANIFIESTO-Espainiako-espetxeetako-koronabirusaren-kudeaketaren-salaketa-Cr%C3%ADtica-a-la-gesti%C3%B3n-coronavirus-en-prisiones-espa%C3%B1olas-.pdf

gaurkoaona.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.