Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Presoek eta senideek urteetan pairatutako espetxe politika ankerrak are bortitzagoak bilakatu dira

ETXERAT (2020-V-13). Ezagutu berri ditugu Espetxe Zaintzaren Idazkaritza Nagusiak Espainiar espetxeetan hartuko dituen deskonfinamendurako neurriak, eta, beste behin ere, euskal preso politikoen senide eta gertukook jasango dugun bazterketan jarri nahi dugu azpimarra. 

Urrunketa eta dispertsioa pairatu ditugu hamarkada luzez, eta oraingoan ere azkenak izango gara gure senideak bisitatzen. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, gainerako esparruetan ematen ari den “normaltasunerako prozesuaren” pare jartzea da neurri hauek hartu izanaren helburua. Zehaztutakoaren arabera, Hego Euskal Herriko eta Espainiako kartzeletako presoen komunikazio eta irteteko baimenak berreskuratuko dira, baina aipatzen dituzten komunikazio arrunt horiek, lokutorioen bidezkoak zein presoen irteera-baimenak, deseskaladaren 1. eta 2. fasean dauden lurraldeetako espetxeetan baimenduko dira soilik. Horrez gain, espetxea hartzen duen probintzia beretik abiatu ahalko dira soilik senide, lagun edota abokatuak bisita egitera. Alegia, ez da aurrerapausurik euskal preso politiko eta beren senideentzako. Ezin izango dugu, besteak beste, Andaluzia edo Levante aldera bidaiatu. 

Orotara, 235 euskal presoetatik hiru besterik ez daude Euskal Herriko espetxeetan, gainerakoak beren senide eta ingurune intimotik 400 eta 1100 kilometro arteko distantziara urrunduta dauden bitartean.

Frantziari dagokionez, bestalde, neurri zorrotzak ezarri dituzte berriro ere bisitak errekuperatzeko. Besteak beste, astean ordubeteko bisita bakarra jasotzeko aukera izango dute, betiere espetxetik 100 kilometrora baino gutxiagoko distantziatik bidaiatuko duen kide bakarrarekin. Frantses Estatuan ere senideen gehiengoak ezin izango du, beraz, komunikaziorik gauzatu.

Berriro diogu: euskal preso politikoek eta beren senideek urteetan pairatutako espetxe politika ankerrak are bortitzagoak bilakatu dira orain, pandemia garaian. Jakin badakigu gorabeherak izan daitezkeela datozen hilabeteetan, senide adindu zein gazteenak kolpatuz bereziki, eta gerta daitekeenaren aurrean ozen eskatzen dugu presoak lehenbailehen Euskal Herrira gerturatzea. 

Ezin dugu gehiago itxaron:

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.