Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

SOSPresoakCovid19: Eskerrak eman nahi dizkiegu kanpainari atxikimendua eman dioten eragilei

ETXERAT (2020-V-19). Apirilaren 22an plazaratu genuen #SOSPresoakCovid19 kanpaina, Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak elkar hartuta abian jarri duguna. Kanpainaren bitartez dei egin genion Nafarroako gizarteari babes zezan Espainiako Gobernuari helarazi diogun eskaera: Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak presoen eskubideak errespetatzen dituzten neurriak har ditzala COVID 19ari aurre egiteko.

Gaurko ekitaldi honetan ezagutzera emango ditugu gaur arte jaso ditugun atxikipenak eta eskerrak eman nahi dizkiegu batetik, gure proposamena babestu duten elkarte eta taldeei eta, bestetik, manifestuarekin bat egin duten sindikatuei eta alderdi politikoei.

Orain, itxura denez osasun krisia beste fase batean sartu eta konfinamendua arintzen hasia delarik, berriz exijitu nahi diogu Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari presoen eskubideak errespeta ditzala eta deskonfinamendua aske dagoen gizartean egiten den aldi berean eta irizpide berberekin egin dadila kartzeletan ere.
 
#SOSPresoakCovid19 ekimeneko kideok txosten labur bat prestatu genuen bertan neurri batzuk biltzeko, gure ustez kontuan hartu beharrekoak kar tzeletako deseskalatzea egitean; duela bi aste eman genion txostena bai Justiziako kontseilariari bai Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari. Hori ere plazaratu nahi dugu gaur, eta zenbait puntu nabarmentzeko baliatu, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak aipatzen ez dituenak edo aintzat hartzen ez dituenak bere deseskalatze planean, maiatzaren 13an EAOn argitaratu zen horretan.
 
1. Jarraitzen dugu eskatzen kartzelatik atera ditzatela Covid19aren kutsapena ren aurrean bereziki ahulak diren taldeetako presoak: 65 urtez gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak edo haiekin batera kartzelan preso seme alabak dituztenak. Eskatzen dugu, halaber, aske utz ditzatela zigor laburrak dituztenak, alarma egoeraren aurretik ere irteteko baimenak zituztenak eta zigorraren hiru laurdenak beteak dituztenak
 
2. Egia bada ere berriz hasi direla familiako eta gertukoeki ko komunikazioak, kristala tarteko, bai eta espetxeetako baimenetako irteerak ere, bi kasuetan baldintzatuta daude, mugikortasunerako ezarritako mugak bete behar baitira nahitaez (probintziatik ez ateratzea). Horren ondorioz, zigorra bere jatorritik urrun dagoen kartzela batean betetzen ari denak ez du praktikan bisitarik jasoko ez eta baimena hartzeko aukerarik izan go ere. Horregatik, eta kontuan hartuta Espetxee tako Idazkaritza Nagusiak presoen eskubideak urratzen dituela, ez baitu betetzen lege agindua, hau da, presoek errotuta dauden tokiko kartzelan betetzea zigorra, eskatzen dugu salbuespen gisa baimena eman dadila joan etorri horie tarako, presoek ateratzeko baim ena izan dezaten eta familiakoek eta gertukoek bisitak egin ditzaten.
 
3. Dena dela, arestikoa esandakoa esanda, agerian gelditu da berriz ere presoen eskubideak are gehiago urratzen direla erroturik dauden tokitik urrun daudenean kartzelaturik. Horregatik, urgentea da oraindik ere Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak legea betetzea eta behar diren neurriak hartzea preso dauden guztiek erroturik dauden tokitik gertuen dagoen espetxean bete dezaten zigorra.
 
4. Deseskalatze planean jasotzen da, orobat, kartzela barruko jarduerak hasi behar direla berriz, eta hala da joan zen ostegunaz geroztik. Iruñeko kartzelan, ordea, ez dira oraindik berrezarri jarduerak, eta elkarte batek ere ez du baimenik bertara sartzeko. Kalean aukera baldin badago lan jarduerak eta zeregin sozialak betetzeko, ez dago arrazoirik kartzelan horiekin ez hasteko behar diren osasun neurriak hartuta (eskularruak, maskarak, gel hidroalkoholikoa).
 
Beste behin ere esan behar dugu borondate politikoa dela kontua, eta garai hauetan, inoiz baino gehiago, borondate politikoak herritar guztien osasunaren eta bizitzaren esanetara egon behar duela. Preso daudenen kasuan ere bai.
 
Salhaketa Nafarroa
Etxerat
Altsasuko Gurasoak
Sare Herritarra
 
eta babesa eman digute... 
 

ELA, CCOO, UGT, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, CNT, CGT-LKN NAFARROA, SOLIDARI, EHNE

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida de Navarra-Nafarroako Ezker Batua (IUN-NEB), EAJ-PNV Nafarroa, Sortu, Batzarre, Alternativa, Eusko Alkartasuna, CUP, Grupo Independiente Liberal

Omnium cultural- ANC, Jaiki Hadi, Ernai, Mugimendu Feminista, SOS Racismo Navarra/Nafarroako SOS Arrazakeria, Ahaztuak 1936-1977, Ex presos sociales-Copel, #noalaeymordaza, Etxeko Mugimendu, Colectivos en Lucha, Coordinadora por la Memoria Amapola del Camino/Beko Mitxingorria, Red navarra de lucha contra la pobreza y la exclusión social, Iniciativa popular Sanfermines78: Gogoan herri ekimena, Karabana Mugak Zabalduz Nafarroa, Kakitzat koordinadora antimilitarista, Médicos del Mundo, Reas Navarra, Asamblea Social y Política, Pastoral penitenciaria de Navarra, Iruñako Peñen Federazioa/Federación de Peñas de Iruña, Coordinadora Fran Molero, Errotxapeako Gaztetxea, Asociación cultural Loquesomos, Fundación Secretariado Gitano Navarra, Eguzki.

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.