Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Patxi Ruiz eta preso politiko guztiak haien ingurune familiar eta sozialera hurbildu behar dira

ETXERAT (2020-V-20). Espetxean  dauden pertsonei, oro har, eta euskal preso politikoei, bereziki, egun hauetan iritsi zaien elkartasuna eskertzen dugu.

Une zail hauetan balio erantsia duen elkartasuna. Horrek, gainera, konpromisoa dakar, Nafarroako eragile politiko, sozial eta sindikalek erakutsitakoaren antzera; COVID-19-ri aurre egiteko presoen eskubideak errespetatzen dituzten neurriak aplikatzeko, gehiengo sozialaren eskaerari gehitzen zaiona.

Halaber, gehiengo politikoa kartzelaren ordezko neurriak eskatzen ari da herrialde bakoitzean, presoen osasunerako eskubidea bermatzeko. Era berean, adinagatik edo gaixotasunagatik zaurgarriak direnen,  kondenaren hiru laurdenak bete dituztenen edo baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten euskal presoen askapena aldarrikatzen duten nazioarteko ehun lider eta adituei eskerrak eman nahi dizkiegu.
 
Bat gatoz ekimen horiekin guztiekin eta eskertzen ditugu, Espainiako eta Frantziako espetxe-politikaren salbuespenari behin betiko amaiera eman behar zaiolako, euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira hurbildu behar dituztelako.
 
Ildo horretatik, Patxi Ruiz euskal preso politikoak jasaten ari duen egoeraz dugun kezka handia adierazi nahi dugu berriro ere, eta berresten dugu, bera eta preso guztiak haien ingurune familiar eta sozialera hurbildu behar direla. Euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, ezinbestekoa delako bizikidetzarako eta konponbiderako urratsak ematen jarraitzeko.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.