Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Datorren maiatzaren 29an azken ostiraleko elkarretaratzeak ospatuko dira herriz herri ezinbestekoa delako presoak Euskal Herrira ekarri

Sarek bultzatutako “Izan bidea” ekimenarekin bat egiten du Etxerat Elkarteak

ETXERAT (2020-V-23). Deseskaladaren fase honetan, modu gradualean eta determinazio osoz kalean errekuperatzen ari diren mobilizazioak eta ekimenak eskertu eta babesten ditugu.

Espainia eta Frantziako gobernuak eta espetxe administrazioak salbuespena behingoz alde batera uztea eskatzen dugu, gehiago itxaron gabe, gaixo dauden presoak eta 65 urtetik gorakoak askatuz eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekarriz, orain arte egin ez badute ere, krisiaren fase honetan posible eta ezinbestekoa delako. Hori da mobilizazio dinamikaren helburua.

Bestetik, Sarek atzo aurkeztu zuen ‘Izan Bidea’ izeneko dinamika. Etxeratek bat egiten du ekimen horrekin eta indartu egin nahi dugu berau. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako azken ostiralak baliatuko ditugu horretarako. Hortaz, datorren maiatzaren 29an, Etxeraten ohizko elkarretaratzeak, azken ostiralari dagozkionak, gauzatuko dira berriro ere herri guztietan. Eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan Sare-Herritarrak bultzatutako “Izan bidea” egitasmoaren baitan, ekimenak gauzatuko dira eta bat egiten dugu haiekin.

Egungo egoerak eskatzen duen arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatzen dugu; hau da, osasuna lehenetsiz, norbera, gainerakoak eta Etxerat bera zaintzea izatea helburu.

Hori horrela, honako neurriak hartzea proposatzen dugu:

-Elkarretaratzea burutzeko beharrezkoa den baimena eskatzea.

-Pertsonen arteko 2 metroko distantzia bermatzea (markak egin daitezke lurrean).

- Maskarak eta eskularruak erabiltzea (pankarta daramatenek batez ere).

- Baimena eskatzeko orduan elkarretaratzean erabiliko diren babes eta segurtasun neurrien zehaztapena.

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.