Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Abenduan zehar espetxeetan eta espetxeetatik kanpo emandako gertaeren berri ematen duen Etxeraten hilabetekaria

Abendua urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizazioari begira amaitu dugu. Izan ere, senide eta lagunok badakigu urtarrilean Bilbon osatuko den itsaso zabalak aurrera egiteko indarra emango digula; bai guri eta baita espetxean edo deserrian dauden gure senide eta lagunei ere.

Guk argi dugu bertan bilduko den tanta bakoitza ezinbestekoa dela gure senide eta lagunak gugandik gertu izan ditzagun, etxean izan ditzagun. Eta horregatik, euskal gizarte osoari dei egiten diogu urtarrilaren 11n Bilbora joateko! Senide eta lagun guztiok asteburu horretarako Espainian, Frantzian, Ingalaterra, Ipar Irlandan eta Portugalen aurreikusita genituen bisita guztiak bertan behera utziko ditugu; gure senide eta lagunek gurekin komunikatzeari uko egingo diote. Esan bezala, argi baitugu gure olatu soilarekin ez dugula helburua lortuko, baina, euskal gizarteko tanta guztiekin indar handiko itsaso bat sortu dezakegu. Konponbidearen urratsetan aurrera egiten lagunduko duen itsasoa.

Beharrezkoak diren aurrerapausoak. Zeren 2013a amaitu da, baina, urte honetan ere ikusi dugu gure senide eta lagunen egoera ez dela inondik inora aldatu, hobetu. Eta 197/2006 doktrinaren indargabetzearen ostean, ikusi ahal izan dugu espetxeetan euren eskubideak urratuak izaten diren arren, zegokien zigorra baino luzeagoa beteta espetxetik aterata ere euren eskubideak urratzen jarraitu dutela. Eta are gehiago, eraso hauek senide eta lagunok ere pairatu ditugula. Gure eskubideak ere guztiz zapalduz.

Guzti honekin amaitzeko ezinbesteko eta larritasuneko urrats bezala jotzen dugu sakabanaketarekin amaitzea. Senide eta lagunok pairatzen dugun eta gugan ondorio ugariak dituen sakabanaketarekin amaitu behar dugu! Baina, hasieran esan bezala, horretarako gizarte osoaren babesa, itsaso zabal horren indarra behar ditugu. Guztiok batera lortuko baitugu sakabanaketarekin eta giza eskubideen urraketa guztiekin amaitzea!

ETXEAN NAHI DITUGU!

Formato Revista     Formato PDF 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.