Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten lekualdatzeei “hurbilketa” deitzea interpretazio maltzurra da

ETXERAT (2020-VII-30). Hainbat komunikabidek aditzera eman dutenez, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak euskal presoen lekualdatze berriak agindu ditu, eta horiek, berriro ere, “hurbiltzeko” politikatzat hartzen ari dira.

Etxeratek, euskal preso politikoen senideak eta lagunak biltzen dituen elkarteak, hau da, urruntzeak zuzenean eragiten dien herritarrak biltzen dituen elkarteak, uste du errealitateari buruzko interpretazio maltzurra dela bisitetarako eskubidea gauzatu ahal izateko ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten lekualdatzeei “hurbilketa” deitzea.

2018ko irailaz geroztik, gure 47 senide preso lekuz aldatu dituzte. Hauetatik zazpi kasutan baino ez dituzte Euskal Herrira ekarri: gertatu diren benetako hurbiltze bakarrak. Gainerakoen distantzia laburrena 340 km izan dira; hau preso horietako 10en familien egoera da. Lekuz aldatutako beste 30 presoren senideek eta lagunek 430 eta 1.200 km arteko ibilbideak egin beharko dituzte bisitak egin ahal izateko.

Lekualdaketa horiek eta ematen zaien joerazko interpretazioaz aparte, errealitatea da gaur egun euskal preso politikoen familien %66k 1.200 eta 2.200 km arteko distantziak egin beharko dituztela bisita egiteko. Baliteke distantzia batzuk laburtu izana, baina urruntzeak aktibo jarraitzen du eta familiak higadura fisiko, psikiko eta ekonomikora eramaten ditu. Errepideek duten arriskua areagotzen jarraitzen du; izan ere, dagoeneko 16 pertsona hil dira eta euskal preso politikoen senide eta lagun guztiak biktima potentzialak dira. Halaber, adinagatik edo gaixotasunengatik beharrezko ibilbidea egiteko moduan ez dauden pertsonei familia bizitzarako eskubidea kentzen jarraitzen du. Eta gaur egungoa bezalako egoera batean, pandemia orokorra tartean dela, bisita egiteko aukera oro kentzen digu, edo ohi baino arrisku gehiagotara bultzatzen gaitu.

Familiei ezarritako 33 urteko zigorra da; ez dugu onartzen arreta galarazteko maniobrarik, ez eta sufrimendua eta eskubideen murrizketa eta urraketa soilik luzatzen duten alternatiba faltsurik ere. Euskal preso politikoak Euskal Herrira eraman behar dira: Euskal Herrira bakarrik eta berehala.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.