Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte senideen beldurra eta ezintasuna areagotuz

ETXERAT (2020-VIII-25). Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak gaur erabaki du Hego Euskal Herriko, Madrilgo Erkidegoko, Errioxako, Zaragozako eta Valentziako espetxeetan komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak bertan behera uztea, hau da, lokutorioan kristalarekin egiten ez direnak.

Bestalde, Etxerat Elkarteak kontrastatutako datuen arabera, gaur egun vis a vis komunikazioak ere bertan behera utzi dituzte Jaen, Curtis, Daroca, Badajoz, El Dueso eta Puerto I espetxeetan. Ocañan eta Puerto III-n ere murrizketak daude. Eta Topaseko presoek koarentenak pairatzen dituzte.
 
Euskal presoek eta haien senideok (gaur egun senideen %66ak 1.200 eta 2.200 km arteko bidaiak egin beharko ditu haien senide presoak bisitatzeko) emozio-karga handia jasaten ari gara, osasun-krisiaren ondorioz segurtasun-eza, urduritasuna, beldurra eta ezintasuna bizitzen ari garelako; izan ere, espetxeetan isolamendua areagotzen da.
 
Egoera honen aurrean, Etxerat Elkarteak urruntzea lehenbailehen desaktibatzea eta nazioarteko erakundeek pandemiaren hasieran gomendatu zituzten neurriak aktibatzea eskatzen duen eskaera sozial nagusia bere egiten du; hau da, hirugarren gradura iristeko baldintzak dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak, arrisku-taldean daudenak eta  65 urte baino gehiago dituztenak askatzea.
 
PCR probak egin behar zaizkie preso guztiei, kalean egiten ari den bezala, birusa espetxeetan sar ez dadin eta komunikatzeko eskubidea eta osasunerako eskubidea duintasunez bermatzeko.
 
Berri ona da espetxe-osasunaren arloko eskumenak Foru Gobernuari eskualdatzea, horri esker, Nafarroako presoek, EAEkoek bezala, haien erkidegoko osasun publikoko zerbitzuak eskura ditzakete. Baina horretarako, presoek jatorrizko komunitateetan egon behar dute behingoz. Euskal presoek Euskal Herrian egon behar dute.
lannemezan.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.