Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Kondena heriotzeraino? 30 urte aski da! Mobilizazio eguna

bakegileak.jpg

ETXERAT (2020-IX-9). Bake Bideak eta Bake Artisauek agerraldia burutu dute gaur Baionan, konponbide prozesuaren egoera aipatzeko eta datorren irailaren 19rako antolatu duten mobilizazioa aurkezteko. Hemen duzue esandakoa:

Jada erran dugu, eta orai hortan gira: 2020 urtea, urte berezia izanen da gure prozesuarentzat:

-Presoen gaian, gobernuarekiko elkarrizketan, bi ardatz finkatuak genituen: Bat, salbuespen neurrietatik ateratzea lege arrunta aplikatzeko. Bi, lege arrunta adaptatzea bake prozesuari, munduko konfliktu guztietatik ateratzeko egiten den bezala, justizia transirionala martxan jarriz. Presondegia ez baita konpatible elkar bizitzarekin, 10 urte direlarik armak isildu direla, 3 urte ETA erakundea desarmartua dela, eta 2 urte ETA erakundea desegin dela.

-Lehen ponduan urrats haundiak egin dira, dena ez bada bukatu ere. Bainan, sobera denbora bada orain prozesua geldirik dagoela.Une larrian gira. Igor Gonzalez Solaren heriotzak trixteki orroitarazi dauku egoeraren larritasuna. Salatu dugun bezala, heriotza hori ebitatua izan ziteken.

-Denbora joanago eta harriskuak haundiago dira. Frantziako presondegietan ere hortan gaude, ikusten dugularik prokuradorearen jarrera probokatzailea.

Eta, ez dezagutela, ezin onartua dena, justiziaren independentziaren argumentoarekin justifika ! Ardura osoa gobernuarena da! Nahi badu, mezuak pasatzen ahal ditu! Nicole Belloubet ministro ohiak berak konfirmatu zuen berriki prentsa publikoan: «Dans notre système français, c’est un système hiérarchisé pour les procureurs. (…). Le gouvernement détermine la politique de la nation donc la politique pénale. C’est moi qui détermine la politique pénale sous l’autorité du Premier ministre, (…) et donc je peux donner des instructions générales aux procureurs généraux qui ensuite les répercutent».

Hau da hain zuzen eskatzen duguna, gobernuak fiskaltzari eman diren aldaketak kontutan har ditzan. Herri huntan bake iraunkor eta osorako baldintzak eraikitzen ari dela, hots ez dela arriskurik, ez da atzera itzultzeko arriskurik.

Ondoko egunetan hitzordu nagusiak ditugu: Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren dei auziaren emaitza irailaren 24-ea; Xixtor Haranbururen baldintzapeko askatasunaren dei auzia ere egun berean dugu. Jon Kepa Parotek seigarren aldikotz eskatzen du baldintzapeko azkatasuna. Bide juridikoek frogatuko ote daukute agortuak direla ? Hala balitz, bide politikoa soilik gelditzen da eta konklusioak aterako ditugu. 

Arma gabetzea ez dugu egin bide erdi gelditzeko!

Ez dugu bake prozesua usteltzera utziko!

Ez dugu historia errepikatzera utziko!

Ez dugu hiltzera kondenatzen duen kartzela gaztigurik onartuko!

Paris eta Madrilek, kosta ala kosta, bake bidean sartu beharko dute, orain!

Irailaren 19 huntan mobilizazio egun haundi batera deitzen dugu jendea, aniztasunean, elkartasunean, determinazio osoarekin:

Egitaraua:

11ak-13H herri mailako mobilizazioak, Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuan

12h30-14H30 autokarabana 3 zutabetan, abiatzeak Maule, Garazi eta Hendaiatik

14h30-15H30 : Bateratze pundua. Elgarretaratze jendetsua su-prefeturan. Azken hau egunaren momentu gorena izan nahi duenean.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.