Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Euskal presoen senideek egiten dituzten kilometroak modu solidarioan erosteko aukera, “elkarfunding” baten bitartez

Presoen eta haien senideen lagunek "Gasolinarako dirua behar dugu" dinamikaren bigarren zatia aurkeztu dute

ETXERAT (2020-IX-30)Gaur Langraitz Okan dagoen Bideko Araba izeneko gasolindegian, agerraldia eskaini dugu, bertan euskal preso eta senideen lagun talde bat eta euskal presoen senideak izan gara. Elkarfounding bat aurkeztu dugu. Jon Ander Resa, solidarioen izenean eta Xochitl Karasatorre senidea izan dira hizlari.

Jon Ander Resaren hitzartzea:

Elkarfunding bat aurkezten dugu jendaurrean (kofinantziazioa), gaur bertan abian jartzen duguna, euskal presoen senideek bisitak egin ahal izateko urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroetako batzuk modu solidarioan erostean datzana.

Joan den ekainean "Gasolinarako dirua behar dugu" dinamika aktibatu genuen, eta horren bidez ohartarazi nahi izan genuen Covid-19ak egoera arriskutsuenetan dauden pertsonak (besteak beste, presoak eta haien senideak eta gertukoak) gehiegi kolpatzen dituela eta zama gehigarri handia suposatzen duela presoen senideentzat urrunketa jasaten jarraitzen dutelako, eta, batez ere, senideei ekonomikoki laguntzea proposatu genuen, neurri batean, egoera hau arintzen saiatzeko.

Udan jasotako elkartasuna eskertu besterik ezin dugu egin, jende askok parte hartu du herrietako ekimenetan eta banakako dohaintzak egin dira.

Orain pauso berri hau emango dugu. Hiru aukera proposatzen ditugu elkarfunding honetan parte hartzeko.

  1. 130 kilometroko erosketa, 10 euroko dohaintzaren bidez (poltsa bat opari)
  2. 190 kilometroko erosketa, 15 euroko dohaintzaren bidez (kamiseta bat opari)
  3. 260 kilometroko erosketa, 20 euroko dohaintzaren bidez (poltsa + kamiseta + giltzatako-zintzilikaria opari).

Gaurtik aurrera, herri eta auzo guztietan, nahi duenak parte hartu ahal izango du kilometroak erosiz. Trukean, albaran bat emango zaizue eta, laster, zuen ekarpenari dagokion materiala jasoko duzue.

Gainera, https://www.depositoakbete.eus/webgunean, on-line material-dendarako esteka bat gaitu da: https://serigrafia.eus/shop/etxerat/eu/ Bertan, hainbat material solidario duzue eta horiek ere eskura ditzakezue.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu elkarfunding honetan parte hartzen duten eta parte hartuko duten guztiei.


Xoxhitl Karasatorren hitzartzea:

Duela hiru hilabete dinamika honen aurkezpenean Donostian adierazi genuen bezala, euskal presoen lekualdatze onargarri eta atzeraezin bakarra euskal espetxeetara izan behar da, euskal preso politikoen senideek hiru hamarkadatik gora sufritu eta 16 hildako izan ondoren.

Donostiako agerraldi hartan, bisitarik gabeko 100 eguneko epe batetik gentozen, hiru hilabete luze eman genituen gure senide presoak ikusi gabe, beldurrez eta zalantzapean. Ikasturte kaotikoaren hasiera ekarri digu pandemia honek, are gehiago espetxeetan eta, beraz, baita presoen senideen etxeetan ere. Gaur egun, euskal preso politikoak dauden Espainiako Estatuko 44 espetxeetatik 30etan baino gehiagotan, vis a vis komunikazioak etenda jarraitzen dute.

Barruan, gure senideak inoiz baino isolatuago daude. Kanpoan, otsailaz geroztik gurasoak ikusi gabe daramatzaten haurrak; adineko pertsonak, eragozpen berriei, segurtasun ezari eta urduritasunari aurre egin ezin dietenak.

Pandemiagatik ez dute inor espetxetik atera; ez larri gaixorik dauden 17 pertsonak, ez 65 urtetik gorako 14 pertsonak, ez espetxean seme-alabak dituzten presoak, ezta haurdun dauden emakumeak ere.

Elkarfunding solidario honen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Argi dago ez gaudela bakarrik presoekiko familia-lotura eta lotura afektiboa mantentzeko lanean. Eta berriro diogu premiazkoa dela estatuek urrunketa lehen bai-lehen indargabetzea eskatzen duen gizartearen gehiengoaren eskariari aurre egitea behingoz.

Euskal preso politiko guztiak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea, eta hirugarren gradua eskuratu dezaketen presoak, larriki gaixorik daudenak eta arrisku-taldeak izateagatik 65 urtetik gorakoak aske uztea da eskatzen duguna.

Depositoak bete elkartasun!

oka.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.