Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Asier Aginako preso-ohi durangarra zendu da

Asier Aginako_2.jpg

ETXERAT (2020-X-22) Asier Aginako Etxenagusia preso-ohi durangarra zendu da gaixotasun larri baten ondorioz. Etxerat Elkartetik gure samina eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu bere senide zein lagunei.

Bere gaixotasuna ekiditzeko ebakuntza jasan ondoren, joan zen 2019 urtarrilaren 31an aske utzi zuten Asier, bere abokatuek kondena etetea eskatu ostean. Asierren osasun egoera larria baitzen eta behar zuen tratamendua baldintzarik duinenetan jasotzeko eskubideari erreparatuta egin zen eskaria. 15 urte zeramatzan preso Asier momento hartan eta 43 urte zituen.

Gogora ekarri nahi dugu igaz Oier Gomez pero gasteiztarra eta Jose Angel Ochoa de Eribe preso urkabuztaizarra zendu zirela espetxean jasandako gaixotasun luzeen ondorioz. Gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten muturreko egoerak ongi adierazten du euskal preso politikoei aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe politikaren ankerkeria.

Hamazortzi presok osatzen dute egun gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten euskal preso politikoen zerrenda. Espetxean mantentzeak, are gehiago, pairatzen ari garen osasun larrialdiaren baitan, beraien gaixotasunak larriagotu eta muturrera eramatea ekartzen du.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.