Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen alde egiten duen lana aitortu nahi dugu

iruñea.jpg

ETXERAT (2020-XII-10). Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Baina arrazagatik, erlijioagatik, generoagatik edo politika diskriminatzaile eta sufrimendua eragiten duten politikengatik eskubideak modu larrian urratzen diren bitartean, egun hau salaketarako bozgorailu izan behar da.

Horregatik, aurreko urteetan bezala, preso politikoen senideak, lagunak eta gertukoak espetxe-politika berezitua, salbuespenezkoa eta, funtsean, eskubideak urratzen dituena salatzeko bildu gara. Dispertsio espetxe-politikaren jarduera-esparrua honako hau da: familia-bizitzarako, askatasunerako, intimitaterako, duintasunerako, osotasun fisikorako, osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea. Horren ondorioak ez dira mingarriak soilik, itzulezinak baizik. Dagoeneko 33 urte bete ditu, eta sufrimendua eragin die espetxean dauden pertsonei eta haien senideei, gainera hildakoak ere eragin ditu.

Baina egun hau euskal gizarteak pertsona guztien giza eskubideen alde egiten duen lan nekaezina aitortzeko ere balio izatea nahi dugu. Gizartearen, haren agenteen eta erakundeen lan isil baina etengabe horrek interes eta presio politikoetan trabatutako egoera bat desblokeatzea lortu du, eta lan horri esker sakabanatze-politika aldatzen ari da.

Halaber, gure esker ona zabaldu nahi diegu Giza Eskubideen eta presoen eskubideen arloko dozenaka erakunderi, alerta-egoera deklaratu zenetik Estatu osoan espetxeetan pandemiak eragin dituen ondorio larriei buruz informatu eta ohartarazi baitute. Arrisku-maila handia, OMEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek erreklamatutako neurrien aurrean espetxe-agintariek duten inhibizioa eta espetxeetan ezarritako murrizketen ondorioz egon diren eskubide-urratzeak oso egoera zaila eragiten die espetxean dauden pertsonei eta haien senideei: isolamendua, zailtasun handiagoak, ziurgabetasuna, larritasuna. Giza eskubideen eguna egunero da eta guztion lana ezinbestekoa da.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.