Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

"Espetxea espetxearen barnean", isolamendua eta lehenengo gradua indargabetzeko adierazpena

ETXERAT (2020-XII-16). Giza eskubide eta bereziki, presoen eskubideen alde lanean ari diren espainiar Estatuko elkarte eta erkundeekin batera, isolamendua eta lehenengo gradua indargabetzearen alde abiatutako kanpainari ekin dio Etxerat Elkarteak. Oraindik ere ehun euskal preso politiko baino gehiago lehenengo graduan (murriztaileena) daude Espainiako espetxeetan. Hona hemen salaketa abiatzeko adostutako dokumentoa.

Espetxeko bizi-baldintzak inoiz ez dira izan eta ezin daitezke izan osasungarriak. Eta ez bakarrik osasun arreta eskasarengatik: itxialdi luzeak sakon-sakonetik kaltetzen du pertsonen osasun psikikoa. Beste pertsonekiko loturen apurtzea eta horri darraion estigma soziala itxialdiaren ondorio itzulezinak izaten dira askotan. Denboraldi bat preso egoteak ondorio fisikoak eta psikologikoak ditu. Espetxealdi luze baten ondorio fisikoetako batzuk besterik ez dira giharren sorgortzea eta epe luzera gertatzen diren ikusmen, usaimen eta entzumen galerak. Hori guzti hori bereziki larritzen da espetxean bakartze egoeran zigorra betetzen duten ia mila pertsona presoen kasuan eta hainbat motiborengatik (zigorrak, derrigortze neurriak e.a.) erregimen-muga gisara bakartzea jasaten dutenen kasuan. 

Espetxeko bakartze errejimenak muga batzuk ezartzen ditu honako alderdi hauetan: patiorako irteeren mugak (egunean 2 eta 4 orduren artekoak, edo 6 h Katalunian, espetxe-exekuzioaren arloan eskumena baitu, muga hori beti betetzen ez bada ere)beste pertsona presoekiko harremanen mugak, eguneroko katxeatzeeta miaketak, etengabeko zelda aldatzeak, zeldan baimenduak diren objektuen mugatzeak, bakarkako otorduak, funtzionarioekiko harremanen murriztea, irteera baimenak ukatzea, kanpoko pertsonekiko komunikazioen murriztea (asteko bi gutunen muga), kultur eta kirol jarduerak eta jarduera espiritualak ukatzea edo mugatzea.

Giza harremanik ezak edo jarduerarik ezakegoera horretan dauden pertsonen osasun fisikoa eta psikikoa larriki kaltetzen dituzte, eta haien bizitza zuzenki eta behin betirako amaitzeraino ere hel litezke. Gainera, espazio horiek erraztu egiten dituzte kasu askotan funtzionarioen abusu eta gehiegikeriak. Jakina, baldintza horietan ez da bideragarria pertsona presoen heziketan edo berreziketan pentsatzea. Gainera, espetxean bakartze errejimena aplikatzea ohiko neurria da, legeak dioenaren kontrakoa izan arren. Nazioarteko itunetan jasotzen denaren arabera pertsona presoei aplikatu beharko litzaizkiekeen eskubideak etengabe urratzen dituzte. Zerbitzurako jarraibide, zirkular eta aginduek arautzen dituzten eskubideen mugatzeak dira.

Espetxeko bakartze errejimenak lehen graduan sailkaturiko pertsonak ukitzen ditu; pertsona horiek errejimen itxiko moduluetan betetzen dute beren zigorra. Baita ere ukitzen ditu sail berezietan eta Jarraipen Bereziko Presoen Fitxategia (JBPF) epigrafean sailkaturiko pertsona giltzaperatu asko. Hutsegite oso larrien zigor moduan ere erabiltzen da, eta horrek espetxe barneko espetxe bihurtzen du. Bakartze zigorrak 14 egun baino gehiago irautea espresuki debekatua dago, baina estatuko espetxeetan modu arbitrarioan urratzen da debeku hori, nahiz eta etengabeak diren estatuko eta nazioarteko erakundeek praktika horren kontra egindako gomendio eta salaketak.

Horrengatik guztiarengatik, espetxeko bakartzeak pertsonenganako tratu anker, gizagabe eta apalesgarria dakar berekin eta tortura mota bat da, berez. Ondorioz, agiri hau izenpetzen dugun elkarte eta kolektibook pentsatzen dugu ezinbestekoa dela bakartze errejimenari amaiera ematea. Pertsona presoak alde batera utziak eta osasun langileriaren lanpostuak bete gabe dauden une hauetan (arazo hori askoz txikiagoa da Katalunian gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta) beharrezkoa da espetxeetako bakartzea desagerraraziko duten urratsak ematea.

hauxeeee.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.