Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Inoiz baino gehiago, Hatortxurock-ek (HTX) denon bultzada behar du

hatortxu.jpg

ETXERAT (2020-XII-16). Garrantzitsua dela ikusirik, Hatortxu Rock (HTX) ekimenetik bidalitako idazkia hemen publikatzen dugu.

Zalantza handi batekin hasi genuen aurtengo edizioaren prestaketa; Egin edo bertan behera utzi. Baina beharrak eta ardurak bultzatuta aurrera egitea erabaki genuen. Alde batetik errepresaliatuek duten behar ekonomikoa dago. Hauek ez dute Erterik ez eta karentziarik. Eta bestetik, jaialdi bezala, marka bezala, arduraz jokatu behar dugu eta gure hitzordua egutegian jarri behar dugu aurten ere. Orain arte egindako lan guztia ezin dugu galdu. HTXk egon behar du.

Beraz, covid19 pandemia hau dela eta, Hatortxu egitera bai baina edizio berezia antolatzera behartua ikusi dugu gure burua. Dauden murrizketekin eta hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, ezin dugu HTX ohiko moduan antolatu.

HTX24 berezi hau, Internet bidez emango dugu. Ez da Atarrabian egingo azkenetan bezala. Ez da jenderik pilatuko festa eta aldarrikapen giro bikain horretan. Ez ditugu betiko karpak muntatuko … EZ. Ez da zuzeneko ezer egongo. Aurten, denok Internet bidez ikusiko dugu jaialdia.

Baina, lantzen hasterakoan arazo berezi batekin egin dugu topo: Pandemia garaian, Streaming bidez plazaratu diren ekimenak oso ugariak izan dira. Eta Streaming tresna erabat erreta dagoen zerbait dela ikusten ari gara. Horretaz gain, gure aurtengo proposamena ez da ohiko kontzertu bat, ikuskizun berezi bat da, adin guztientzako egina, baina jendeak ez dakienez, zailtasunak ditugu saltzeko.

Horregatik, aurten inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da zure parte hartzea. Beraz, modu berezian bi eskaera luzatzen dizkizugu:

1- Lehenengo eskaera: Nola ez, sarrera erostea eskatuko dizugu. INOIZ BAINO GEHIAGO, zure laguntza guztia behar dugu. Eta telebista aurrean nahi zaitugu abenduaren 26an edo 27an. Urteroko ekitaldi garrantzitsu hau ezin baitugu inolaz ere galdu.

Sarrera: https://serigrafia.eus/shop/hatortxurock/eu/sarrera/671-htx24-sarrera.html

2- Bigarren Eskaera: Htx sareak jarraitzea, gure sareetan bidaltzen duguna birbidaltzea, like ematea, konpartitzea. Eta baita, nahi baduzue, zure sare sozialetan HTX24 ekimenaren sarrera erosteko beharra eta gonbitea azaltzea eta luzatzea zuen lagunei eta jarraitzaile guztiei … ahal duzuena mesedez. Gure kanpainaren oihartzuna handitzen laguntzea eskatzen dizugu.

INOIZ BAINO GEHIAGO batuko gara …

INOIZ BAINO GEHIAGO, HATOR HATOR NESKA-MUTIL ETXERA! !

Eskerrik asko zuen arretagatik. Besarkada estua!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.