Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

"Urrun daudenengatik, topa" kanpainaren baitan, garaiz zaudete ardo solidarioa erosteko

banner ardoa etxerat.jpg

ETXERAT (2020-XII-16). Etxerat Elkarteak eta euskal mahastizainen ardo ekologikoak bat egin dugu 2020ko gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko.

Udatik martxan den “Depositoak bete elkartasun” dinamikari jarraipena emanez, senide eta lagunek astebururo sufritzen duten dispertsioaren gastu ekonomikoei aurre egitea da kanpaina berriaren xedea. Senide eta lagunei laguntza eta babesa eskaintzeaz harago, beharrizan ekonomiko hauek asetzeko konpromisoa hartu dugu, oraingoan senide eta lagunenganako elkartasuna ardo kutxetan banatuko dugu.

Ardo Ekologikoaren Euskal Mahastizainen Elkarteko parte diren lagunei esker, Euskal Herriko kalitatezko ardoaz disfrutatu ahalko dugu. Giza neurriko upategi txikietan ekoiztutako ardoa, gure herri zein eskualdeetan sustraitutakoa, senide zein lagunei haien bidaietan laguntzeko helburuarekin.

Sei botilez osatutako kutxak 60€tan jarriko dira eskuragarri. Ekarpen horri esker bidaien 592 km-ren gastuei aurre egiten laguntzeko beste lortzen da. Abenduaren hasieran eman genion hasiera “Urrun daudenengatik, topa!” izenburupeko ekimen honi eta oraindik ere, kanpaina mantendu egingo dugu.

Etxeraten egoitzetan, baita gure online dendan, zein ohiko herri eta auzoetan duzu ardo kutxak lortzeko aukera. Kontuan izan opari berezia egiteko aukera duzula, ardo kutxa https://serigrafia.eus/shop/etxerat/es/… denda onlinen edo https://depositoakbete.eus web orriaren bitartez enkargatuz gero eta zeuk erabakitako hartzaileari helarazita.

Gabon hauetan... urrun daudenengatik, topa!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.