Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Gaixotasun larria izateagatik espetxea utziko du hurrengo orduetan Antton Troitiñok

ETXERAT (2020-I-12). Antton Troitiño Arranz preso politiko donostiarrak Madrilen dagoen Estremerako espetxea utziko du hurrengo orduetan, gaixotasun larri eta sendaezina izateagatik.

Urtarrilaren 11ko auto batean, Antton Troitiñoren osasun-egoera dela eta, Auzitegi Nazionalak 104.4 artikulua (3. gradua) aplikatu dio eta baldintzapeko askatasuna eman dio. Autoaren arabera, Troitiñok “oso gaixotasun larri eta sendaezina du, eta neurri aringarrien bidez baino ezin da tratatu, eta, beraz, espetxean egoteak horiek zaildu ditzake”.
 
Besarkada handi bat bidali nahi diegu Antton Troitiñori eta bere familiari une hauetan. Gure laguntza guztia eskaintzen diegu egoera zail honetan.
 
Gaixotasun larriak dituzten 17 euskal presoren zerrendan ez dago Troitiño. Hala ere, Etxerat-ek hainbestetan salatu duenez, Donostiako presoaren egoeraren jatorria espetxean jasandako muturreko baldintzak eta euskal presoek jasaten dituzten zigor luzeak dira. Beste behin ere, larriki gaixorik dauden presoen berehalako askatasuna eskatzen dugu.
 
Troitiñok 24 urte eman zituen espetxean, eta zigorra osorik bete ondoren, Huelvako espetxea utzi zuen 2011n. Ondoren, kanpaina politiko-mediatiko baten ondorioz, berriro ere Londresen atxilotua eta Espainiara estraditatua izan zen 2017an, non gaur egun sei urteko espetxe-zigorra betetzen duen.
 
Espetxetako Idazkaritza Nagusiak joan den urrian iragarri zuen Troitiño Soriako espetxera eramango zuela, Espainiako Gobernuak bultzatutako euskal preso politikoen lekualdatze eta hurbiltzeen testuinguruan.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.