Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Antton Troitiñok duen gaixotasun larriaren aurrean hartzen ari den kimioterapia tratamendua ez da bideragarria espetxean ematen diren baldintzekin eta uztea erabaki duela jakinarazi dio bere abokatuari

ETXERAT (2021-I-27). Antton Troitiño preso donostiarrak duen gaixotasun larriaren aurrean aringarri bezala hartzen ari den kimioterapia tratamendua uztea erabaki duela jakinarazi dio bere abokatuari. Izan ere, ez zaio batere bideragarri egiten tratamendua jarraitzea, bai animoan, bai fisikoki, espetxeratze-baldintzak gaindi ezinak direlako.

Troitiñoren osasun egoera nabari okertu da azken egunetan. Estremerako espetxetik ospitalera lau aldiz eraman dute kimioa jasotzeko, ondoren espetxera itzularaziz. Baldintza desegoki eta gogorretan dago presoa (ordu terdiko ibilbidea egin behar du ospitalera joateko eta beste horrenbeste bueltatzeko, ez du dieta egokirik hartzen, medikazio falta…) eta aske utzi arte kimioterapia etetea erabaki du, bere gaitza duintasunez eta bermez tratatu ahal izateko eta bere senideengandik hurbil.

Antton Troitiñoren egoera larria eta onartezina da, eta joan den astelehenean esan genuen bezala, nahiz eta bere egoera oso delikatua izan Espainiako Auzitegi Nazionalaren labirinto burokratikoaren ondorioak jasaten ari da; izan ere, gaixotasun larriari erreparatuta, urtarrilaren 11n, 104.4 artikuluaren bidez (3. gradua) kartzelatik ateratzeko autoa eman zuen espainiar Auzitegi Nazionalak; aldiz, atzo, 15 egun geroago, formula aldatu zen eta baldintzapeko askatasuna jaso zuen beste auto batek. Baina kasu guztietan, emandako autoen irmotasuna deklaratzeko behar diren epeak mantentzen ari dira Troitiñoren osasun-egoera kritikoa baloratu gabe, eta gauzak horrela, espetxean jarraitzen du.

Etxeratek gogorarazi nahi du Troitiñok hiru hamarkada baino gehiago daramatzala preso. Gaixotasunaren lehen sintomak 2020ko apirilean sentitu zituen, baina ez zuten artatu irailera arte, orduan bere defentsak bere askatasuna eskatu baitzuen. Antton Troitiño berehala aske uztea eskatzen dugu, bi autoetan adierazten den bezala. Egoera hau ez da batere zilegia, ezin da onartu presoa oraindik espetxean egotea.

Berriro diogu salbuespenezko espetxe-politikaren amaierak, urruntzea erabat desaktibatzeaz eta euskal presoen kasuan salbuespenezko beste neurri batzuez gain, presoen bizi-baldintzak duinak izateko eboluzionatu behar du. Ezin dugu alde batera utzi kondena luzeek, lehen aipatu dugun asistentzia gabeziarekin batera, osasuna azkar hondatzea eragiten dutela, Covid 19k eragindako larrialdia eta arrisku erantsia gehituta. Espainiako eta Frantziako gobernuei berriro eskatzen diegu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 17 euskal presoen berehalako askatasuna, baita 65 urtetik gorakoena ere, preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzen dituzten bitartean.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.