Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Urrunketaren eraginez presoen senideek pairatutako sufrimenduaren aitortza egin dute EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek

irudi tolosa-1.jpg

ETXERAT (2021-II-6). Urrunketaren eraginez presoen senideek pairatutako sufrimendua aitortu dute EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos-Izquierda Unida alderdi politikoek Lasarte-Oria (2021/I/14), Tolosa (2021/I/28) eta Soraluzeko (2021/II/3) udal batzarretan onartutako mozioen bitartez.

Onartutako mozioetan, Lasarte-Oriako Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren heriotzak jasotzen dira. 18 urte beteko dira egunotan bizia galdu zutenetik, Albacete aldean, kartzelan zegoen semea eta anaia bisitatzera zihoazela. Tolosako kasuan, 38 eta 16 urte betetzen dira Arantza eta Rosa Amezaga alde batetik, eta Leo Esteban Nieto bestetik, euskal presoei zein haien senide eta gertukoei espetxe politikak ezartzen dieten urrunketa politikaren testuinguruan hil zirela. Eta Soraluzen, Iñaki Saez eta Asier Herizen oroimena jaso da, Avilan kokatua dagoen Brievako espetxerako bidean auto istripu baten ondorioz galdu zutelako bizitza duela 19 urte.

Adostasun politiko honen baitan gainera, espetxe politika berri baten beharra defendatzen dute lau alderdi hauek, dispertsioa eta urrunketaren aurka agertzen dira, haien eraginez izandako heriotzak berriz ere gerta ez daitezen, eta legedi arrunta eta normalizatutako espetxe politikaren aldeko autua ere egiten dute.

Orotara, 16 pertsona hil dira errepideetan, 16 senide eta lagun, dispertsio eta urrunketak ezarritako baldintzen eraginez. Akordio politiko hau dispertsioaren eraginez hildakoen jatorrizko beste herri batzuetan planteatuko da baita ere. Gogora dezagun, bai Sara Fernandez zein Karmele Solaguren, dispertsioaren biktimak gisa aitortu zirela Iruñea eta Barañaingo udal plenoetan 2018an.

Uste dugu berebiziko garrantzia duela alderdiek adostu eta onartutako adierazpena, duela 30 urte baino gehiago aktibatutako euskal presoen urrunketak eta dispertsioak eragindako biktimen aitortza ezinbestekoa delako ere, inoiz gehiago gerta ez dadin.

Etxerat Elkartetik adeitasunez agurtzen dugu konponbide eta pakearen bidean lortutako aurrerapauso garrantzitsu hau, eta berriro diogu, euskal gizartearen lana eta konpromisoarekin batera, ekimen instituzionala eta akordio politiko, sindikal eta gizarte eragileenak ezinbestekoak dira, behingoz, aro berrirantz abiatzeko, eta elkarbizitzan aurrera egiteko.

Hemen Tolosako bideoakta (1:15:55) ikusteko lotura eta Soraluzeko mozioaren akta ikusteko loturak:

https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/idazkaritza/udal-plenoetako-aktak

https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/osoko-bilkurako-erabakiak-23

 

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.