Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Senidei doako proba azkarrak egitea, UVF-ak berehala zabaltzea eta gaixotasun larriak duten presoak askatzea ezinbestekoa da

montde.jpg

ETXERAT (2021-II-19). Osasun-larrialdiaren testuinguruan, Frantziako Estatuan preso dauden gure senideekin negatiboan ari dira eragiten, bai haien eskubideei, bai gure eskubide propioei, senideen eskubideei, alegia.

Ezaguna da gaur egun Frantziako espetxeetan dauden euskal preso gehienak Hego Euskal Herrikoak direla. Urrutiko espetxeetan (Paris, Rennes eta Roanne) dauden presoen kasuan, pandemiak are gehiago zaildu du senide eta gertukoek aurretik pairatzen zituzten zailtasunak. Izan ere,  bisitak egin ditzaketen pertsonen kopurua murrizteak eta bisitakegiteko UVF ixteak areagotu egin du presoen inkomunikazioa. Adingabe, seme-alaba eta zuzeneko senide askok ezin dituzte beren zuzeneko senideak bisitatu.

Etxeratek eskubideen urraketa horiek salatzen ditu eta Horrez gain, senideek ezin dutela beren gain hartu Frantziako Estatuan bidaiatzeko eskatzen zaien PCR gastua azpimarratu nahi dugu. Senideei eta hurbilekoei doako proba azkarrak egitea proposatzen dugu, espetxeetara iristen direnean eta, bestetik, UVF izeneko etxetxoak berehala zabaltzea osasun-baldintza egokietan, preso eta senideen arteko egoteak lehenbailehen errekuperatzeko. Halaber, berretsi egiten dugu  gaixotasun larriak dituzten presoak askatuak izan behar direla, hala nola Ibon Fernandez Iradi eta Jon Gurutz Maiza, eta 65 urtetik gorakoak, Jon Kepa Parot eta Jakes Esnal.

--------------------------

Joan den asteazkenean, otsailaren 17an, gutun bana bidali genien Eskubideen Defendatzaileari eta Frantziako espetxeetako kontrolatzaileari, euskal presoen senideentzako bisiten baldintzak hobetzeko interesa izan dezaten eta esku hartu ahal izan dezaten. Hona hemen gutuna:

Frantziako Eskubide Defendatzaileari zuzenduta;

Espetxe kontrolatzaileari zuzenduta:

Osasun publikoari eta gizarte-sektore guztiei larriki eragiten dien pandemia globalaren testuinguruan eta euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen senitartekoen elkartea garen heinean, euskal presoen eskubideei, eta bide batez, gure eskubideei modu desegokian eragiten dieten hainbat arazo direla eta, zuen arreta erakarri nahiko genuke.

Frantziako espetxeetan dauden euskal preso gehienak, ondo dakizunez, Hego Euskal Herrikoak dira jatorriz, eta haien senideek eta lagunek astero abiatu behar dira haien ingurune naturaletik, bisitak egin eta familia-lotura mantendu ahal izateko. Bidai horiek, gehienetan zailtasun handiko bidaiak izateaz gain, senide horiek orain pandemiaren eraginez  ezarritako neurriei aurre egin beharko diete.

Osasun-arrazoiengatik bisitak egin ditzaketen pertsonen kopuruaren murrizketak eta familia-bisitak egiten diren "etxetxoen" (UVF) itxiera, adingabeak diren seme-alaba eta zuzeneko senide askok ezin izan dituzte haien senide presoak bisitatu duela hilabete batzuetatik hona. Bestalde, Frantzian zehar ibili ahal izateko nahi eta nahi ez PCR froga negativo bat aurkeztu behar denez, euskal presoen familien gastu ekonomikoak nabarmen handituko ditu, berez handiak direnak.

Gogoeta hau kontuan hartzea eta senideen eta presoen egoera hobetzen laguntzea eskatzen dugu, besteak-beste, horrelako neurriak hartuz:

  • PCR garestien ordez, test azkar eta doakoak egitea espetxeetara iristen direnean; gainera, horien indarraldia zaharkituta geratzen da 24 ordutik gorako bidaia behar duten bisiten kasuan.
  • Familia-bisitak berreskuratu ahal izateko "etxetxoak" berehala berriro irekitzea, osasun-baldintza egokietan eta segurtasun-baldintzetan.

Eta euskal presoen eta haien senideen eskubideak errespetatzen diren testuinguru horretan bertan, gaixo larri dauden Ibon Fernandez de Iradi eta Jon Gurutz Maiza bezalako presoen eta 65 urtetik gorako Jon Kepa Parot eta Jakes Esnal bezalako presoen askatasuna lortzeko iniziatiba hartzea eskatzen dizuegu, pandemiaren testuinguru honetan OMEk edo Nazio Batuen Erakundeak gomendatzen duten bezala. 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.