Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Urruntzeari buruzko erreportaia egiten ari zirela kotxe-istripua jasan dute VPRO Hernehereetako telebistako kazetariek

ETXERAT (2021-III-13). VPRO Herbehereetako telebista publikoko talde bateko hiru kidek, euskal preso politikoen urruntzeari buruzko erreportajea egiten ari zirela, kotxe-istripu bat jasan dute gaur goizean Puertoko espetxetik gertu.

Kazetari taldea Madriletik abiatu da, Mirentxineko boluntarioen bi furgonetetan bidaiatzen ari zirelarik euskal presoen senidei jarraipena egiteko. Puerto I eta Puerto III espetxeetara zihoazen senideak. Kazetarien kotxea aurrean zihoan beste ibilgailua aurreratzeko maniobra egitean gertatu da istripua, une horretan abiadura handian eta norabide berean atzetik zetorren beste ibilgailu batek atzetik jo die. 

Kolpea gogorra izan den arren, kazetariek ez dute kalte fisiko larririk jasan. Etxeratek elkartasuna adierazi nahi die urrunketaren ondorioak lehen pertsonan pairatu dituzten pertsonei eta lehenbailehen sendatzea opa nahi diegu.

Eta, era berean, azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela datozen asteetan lekualdaketen kopurua handitzea, Andaluziako, Levanteko eta Galizako espetxeak euskal presoez berehala husteko, eta Euskal Herriko espetxeetara hurbil ditzaten, urruntzeak eragindako istripuen erruleta errusiarrarekin behingoz bukatzeko.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.