Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Giltzapean 31 urte bete dituen Ion Kepa Parot euskal presoak positibo eman du Covid19ko proban eta berehala askatu behar dutela eskatzen dugu

ETXERAT (2021-III-18). Mureteko espetxean (425 km) giltzapean dagoen Ion Kepa Parot, preso politiko baionarrak, positibo eman du Covid19ko proban eta isolatuta dago ziega batean. Gaixotasunaren zenbait sintoma izan ditu Parotek azkeneko egunetan.

Etxerat elkartetik adierazi nahi dugu kezka sakona dugula, Ion Kepa pairatzen ari den egoeragatik. Izan ere, euskal preso politikoak 31 urte bete ditu jada espetxean eta horrek lotura zuzena du, zalantzarik gabe, bere osasunaren narriadurarekin, besteak beste asmatikoa baita, eta horrek bere egoera larriagotu baitezake. Ion Kepa Parotek 70 urte beteko ditu maiatzean.

Frantziako Justizia Ministerioak, euskal preso politikoen kasuan, osasun-arloan lan egiten duten nazioarteko erakundeen gomendioei eta jarraibideei jaramon egin ondoren kutsatu da Ion Kepa Parot. Gogoratu beharra dago, pandemia hasi eta handik gutxira, COVIDaren testuinguruan, presoak askatzeko gomendiioa luzatu zutela nazioarteko erakunde ezagunek, besteak beste, Munduko Osasun Erakundeak eta Nazio Batuek, preso gaixoak, adinekoak edo zigorraren zati handi bat beteta dutenei lehentasuna emanez.

Hori gutxi balitz, Frantziako agintariek ez dute martxan jarri presoenganako txertaketa-planik; presoek arrisku handiko taldean daude eta, hala ere, neurri murriztaileak eta komunikazioak eteteko neurriak baino ez dira jarri martxan. Izan ere, berriki jakin dugu Jon Gurutz Maizari eta Jakes Esnali, biak Lannemezanen preso, COVID19aren aurkako txertoa jarri dietela; ez, ordea, Frantziako Estatuko beste 25 euskal presoei.
 
Dei egiten dugu konbokatutako mobilizazioetan parte hartzera. Ion Kepa Parotek Euskal Herrian egon behar du, bere etxean, bere gertukoekin eta berehala.
 
Etxean eta bizirik nahi ditugu!
 
muret.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.