Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Montevideoko Filtro Ospitaleko urteurrenean, euskal erbesteratu, deportatu eta presoen alde lanean jarraitzen dugu

ETXERAT (2021-VIII-24). Poliziek Fernando Morroni eta Roberto Facal hil eta beste 22 pertsona balaz zaurituta utzi zituztela 27 urte betetzen dira gaur. Montevideoko Filtro Ospitale zaharraren aurrean ehunka herritar bildu ziren egun hartan, gose greban ziren Josu Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal erbesteratuei elkartasuna adierazteko; Uruguaiko eta Espainiako gobernuen arteko akordio baten ondorioz, hiru erbesteratuak estraditatu egin behar zituztelako.
 
Etxerat-ek, euskal preso, iheslari eta deportatuen senitartekoen elkarteak, gure estimu eta besarkada solidarioa helarazi nahi die Fernando Morroni eta Roberto Facalen senide eta lagunei, eta eskerrak eman nahi dizkiogu, halaber, Uruguaiko herriari, historian zehar askatasunarekin eta herriekiko eta pertsonekiko elkartasunarekin duen konpromiso berezia erakutsi duelako.
 
Gogora ekarri nahi dugu egun latz hura Montevideon egindako mobilizazioen testuinguruan izan zela. Garai hartan, Uruguain, euskal errefuxiatuen aurkako errepresioaren aurrean elkartasun uholdea erakutsi zuten hiritarrek. Luis Alberto Lacalleren eta Felipe Gonzalezen gobernuen arteko harremanen ondorioz, gerra zikinak, euskal erbesteratuen atxiloketak eta estradizioak eragin baitzituzten.
 
Etxeratek bat egin nahi du zigorgabetasunaren salaketarekin eta duela 27 urte Filtron gertatutako guztia argitzeko eskaerarekin.
 
Bitartean, Euskal Herrian lanean jarraitzen dugu 33 euskal erbesteratu eta 8 deportatuen itzulera errazteko. Gaur egun, oraindik ere urratzen dira haien eskubideak, eta gure eskubideak, haien senideenak. Erbesteratuen, deportatuen, eta 199 euskal preso politikoen aurkako salbuespenezko politika behingoz amaitzearen alde egiten jarraituko du Etxeratek.
 
foto_filtro_94.jpg
Euskal erbesteratuen alde Filtron (Montevideo) 1994ko abuztuan izandako mobilizazioa baten irudia.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.