Bat egiten dugu “13/13 epaiketari ez!” lelopeko manifestazioarekin

ETXERAT (2021-IX-9). Etxerat Elkartetik bat egiten dugu datorren igandean, hilaren 12an, Donostiako Bulebarrean deituta dagoen “13/13 epaiketari ez!” lelopeko manifestazioarekin.

Izan ere, joan zen uztailaren 12an hasi zen espaniar Auzitegi Nazionalean zazpi euskal herritarren aurkako epaiketa eta orotara, 77 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak haientzat.

Guztiz lekuz kanpo dago auzi hau, gure herrian eraikitzen ari garen elkarbizitzaren kontrako norabidean doa. Senideak garen heinean oso argi esaten dugu, espetxeak hustutzeko garaia da eta ez betetzeko garaia.

epaiketari ez.jpg

Inprimatu