Salbuespenezko espetxe-politikak heriotzak eragin ditu; Iñaki eta Asier gogoan!

soraluze.jpg

ETXERAT (2021-IX-13). Irailaren 8an hogei urte bete dira dispertsio politikak Iñaki eta Asieren bizitzak ebatsi zituenetik. Ez dugu inoiz ahaztuko egun triste hura, Avilan kokatua dagoen Brievako espetxerako bidean auto istripu baten ondorioz bizitza galdu zutela. Haiekin batera kotxean zihoan Irantzu Benito larri zaurituta gelditu zen.

Garai hartan Avilan preso zegoen Lurdes Txurruka bisitatzrea zihoazen baina ez ziren iritsi bisitara, haien etxetik 400 kilometrotara zegoen espetxerako bidean gertau zen kotxe istripua. Iñaki eta Asier dispertsioaren biktimak dira. Ez bakarrak. Gogoratu nahi ditugu, hemen eta orain, 2006ko ekainaren 3an beste hiru soraluzetar trafiko istripu pairatu zutela Buitrago de Lozoyan, Mecon visita egitetik bueltatzen zirenean. Hauek, zorionez, bizirik atera ziren.

Gure oroimenean zaudete. Iñaki Saez eta Asier Heriz, eta hildako beste 14 seniderenak ebatsi zituen arrazoia eta inposaketak ezagutzea beharrezkoa dugu. Dispertsio politikaren biktimatzat aitortzea errepikatuko ez denaren ziurtagiri eta berme izatearen aintzastepen izango litzake.

Salbuespenezko espetxe politika urte luzeek zuzenean eta zeharka eragin dituzten heriotzek planteatzen duten erronkari aurre egiteko unea iritsi da. Gaur, pertsona horiei errekonozimendu ofiziala eta erreparazioa eskeini behar zaie, Gasteiz eta Iruñeko exekutiboek onartutako legeak eta hainbat udaletxeetan, Soraluzekoa barne, onartutako mozio sinbolikoetatik haratago.

Heriotza hauek ekidin zitezkeen. Giza eskubideak mendekuaren edo zigor erantsiaren irizpideen gainetik gailendu izan balira, errealitatea oso bestelakoa zitekeen. Salbuespenezko espetxe-politikak heriotzak eragin ditu, eta horiek ere beren lekua izan behar dute memoriaren mapan, etorkizuneko bizikidetza elkarrekin eraikitzen jarraitu ahal izateko.

Urteurren honetan ere, muxu eta besarkada estu bana zuzentzen dizkiegu Iñaki eta Asierren senitarteko eta gertukoenentzat!

Iñaki eta Asier gogoan.

Salbuespenezko politika stop! Etxera!

Inprimatu