Biziarteko kartzela-zigorraren aurka bihar herriz-herri Sarek deituriko mobilizazioekin bat egiten dugu

ETXERAT (2021-IX-17). 7/2003 Legeak barne hartzen duen biziarteko ezkutuko espetxe zigorraren aurka Sarek bihar larunbata, irailak 18, deituriko mobilizazioetan parte hartuko dugu eta parte hartzeko gonbidapena egiten diegu herritarrei.

Etxerat elkartetik behin eta berriro aldarrikatu dugu bizitza aske bat izateko gure senitartekoek egin behar duten bidea eragozten dituzten salbuespenezko neurriei, besteak beste aipatutako 7/2003 hura, amaiera emateko garaia dela.

Salbuespen neurri guztiak bertan behera geratzea ezinbestekoa da elkarbizitza zintzoki eraikitzeko. Nahikoa da euskal presoak egiten ari diren espetxe-ibilbide juridikoari galga jartzea. Eskubidea dute, izan ere, euskal preso askok baldintzak betetzen dituzte kalean egoteko.

Salbuespen politika stop!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

Inprimatu