Udazkeneko promozioari dagokion Kinkea zozketaren lehenengo saria 7709 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2021-IX-21)2021ko kinkea hirugarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur eta 20.000 € ko sari nagusia 7709 zenbakiarentzat da. Joxe Lacalle argazkilariak egindako “Irati” artelanarekin batera, Foruan saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar. Zozketaren oinarriak eta informazio guztia http://kinkea.eus/oinarria

Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/sariak

b01c3370-e569-4a7b-b6ca-393d8eb30371.jpg

Inprimatu