Ekarpena egin diogu Nafarroako Bizikidetzarako I. Plan Estrategikoari

ETXERAT (2021-X-7). Ekarpena egin diogu Nafarroako Bizikidetzarako I. Plan Estrategikoari, honek hasierako planteamenduan preso nafarren eremuari buruzko aipamenik jasotzen ez duela egiaztatu ondoren, eta, beraz, planak ildo horretan gabezia bat duela kontuan hartuta, Etxerat elkarteak ekarpen bat egin dio dokumentu horri.

Aurkeztutako testuan adierazi dugun bezala, plangintzan modu batean edo bestean kontuan har dadin, gure ustez, motibazio politikoko delituengatik preso daudenen senideak elkartzearen ikuspegitik, bizikidetza modu integralean ulertu behar da, iraganeko indarkeria guztien ondorioei konponbidea ematen dien prozesu gisa, orainari eta etorkizunari bermeekin aurre egiteko.

Etxerat elkartetik ere elkarbizitzarako ekarpen bat egin genuen, adierazpen publiko gisa, 2019ko martxoan. Uste dugu helburu komun horren eraikuntzan, pertsona guztien sufrimendu guztien aitorpenarekin batera, behin betiko konponbidea eskaini behar zaiola presoen existentziari, berriz integratzeko helburuarekin, presoak, hain zuzen ere, bizikidetzaren helbururako aktibo bihur daitezkeelako.

Inprimatu