Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Sarek eta Etxeratek espetxeetako arduradunei eskatzen diegu ez jarraitzeko arriskuan jartzen gaixotasun larriak dituzten pertsona presoen bizitza

Gregorio Vicario berehala 3. gradura aldatzeko eskatzen dugu, eta baldintzapeko askatasuna onartzeko, duen gaitza duintasunez eta bermez tratatu ahal izateko eta bere senideengandik hurbil

sare etxerat.jpg

ETXERAT (2021-XI-22). Sarek eta Etxeratek urteak daramatzagu gaixorik dauden presoen egoerak eragiten digun kezka plazaratzen. Era askotako gaitzak dira, baina, zehazki, bihotzarekin lotutakoak dira hildako gehien eragin dituztenak euskal presoei dagokienez.

1988tik gaur arte, guztira sei euskal peso hil dira espetxean bihotzeko arazoen ondorioz.

Gaur, Gregorio Vicario Setién euskal presoa bizitzen ari den egoera gogorra plazaratu nahi dugu. Egun hauetan jakinarazi dugun moduan, urgentziazko ebakuntza kirurgikoa egin diote Leongo ospitalean. Burgosko espetxetik eraman dute bertara.

Lau bypass jarri dizkiote, haren bizitza arriskuan baitzegoen. Daukagun informazioaren arabera, ebakuntza ongi atera da eta orain errekuperazioari ekiten dio.

Gregorio Vicarioren kasuan, egoera ez da bat-batekoa. Denbora luze darama minekin. Duela urte eta erdi ospitaleratu behar izan zuten lehen aldiz, eta, pasa den urrian, oso zabalduta zegoen iskemia larria detektatu zioten eta kateterismo bat egin eta stent bat jarri zioten.

Lehenago esan dugu, eta orain ere esaten dugu: espetxea ez da leku egokia halako gaixotasunak tratatzeko. Espetxe-araudian araututa dago pertsona hauek espetxetik kanpoko jaso ahal dutela tratamendua, eta, zoritxarrez, euskal presoen kasuan ez da arau hori aplikatzen. Ez da datu hutsala preso honen adina, 64 urte, ezta askatasunik gabe daraman denbora ere, 20 urte.

Gaur Gregorio Vicario izan da, baina duela gutxi, 2018ko ekainean, Josetxo Arizkuren presoa Murtzian ospitaleratu zuten, bihotzeko krisi akutu bat dela eta. Gero, 2020ko azaroan, urgentziaz eraman behar izan zuten ospitalera, miokardio-infartu bat izan ondoren. Preso honek 60 urte baino gehiago ditu ere, eta 20 urte baino gehiago daramatza askatasunik gabe.

Sarek eta Etxeratek espetxeetako arduradunei eskatzen diegu ez jarraitzeko arriskuan jartzen pertsona hauen bizitza. Etengabeko osasun desasistentziari amaiera eman behar diote, eta gaixotasunak berandu detektatzea zuzentzeko bitartekoak jarri. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu aurrerapauso bat eman dezatela, beren osasun-zerbitzuen bidez, presoei osasun-arreta emateko.

Gradu-progresioak blokeatzeari uzteko eta baldintzapeko askatasunean egoteko aukera ez eragozteko eskatzen diegu espetxeetako arduradunei. Gregorio Vicario berehala 3. gradura aldatzeko eskatzen dugu, eta baldintzapeko askatasuna onartzeko, dituen gaitzen tratamendua espetxetik kanpo jasotzeko aukera izan dezan. Bere hurkoengandik hurbil.

Neurri bera aplikatu behar zaie gaixotasun larriak dituzten beste 19 euskal presoei.

Etxean nahi ditugu eta bizirik nahi ditugu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.