Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Raul Aduna Pariseko justizi jauregian erasotua izan da

  • Erasoa eta tentsioen ondorioz konortea galdu zuenik ere ez da ziur
  • Ander Mugika Andonegi presoak ere 5 aste daramatza mitard edo zigor zelda Bour-la-Bresse espetxean

HERNANI. Raul Aduna gasteizko preso politikoak, urtarrilaren 8an, Pariseko justizi jauregian, larriki erasotua izan zela jakin du Etxerat elkarteak.

Etxerat-ek horrelako gertaerak oso grabeak direla azpimarratu nahi du. Raul Adunaren kontaerak argi uzten du bere eskubideak, berriz ere, urratuak izan zirela. Gertaeraren bortizkeria mailak argi uzten du ere presoek pairatu behar izaten duten tentsioa.

Informazioa jasotzeko zailtasunak medio, Etxerat-ek gaur izan du gertaera honen berri.

Bestalde,Ander Mujika Andonegi, "Puxi" Groseko preso politikoak 5 aste bete ditu mitard edo zigor zeldan Bourg-en-Bress espetxean. Mitard-ean egoteak presoen bizi baldintzak erabat okertzen ditu, muturrera eramanez eta, oinarrizko eskubideak ere, urratuz. Mitard-ean dauden bitartean, presoak isolatuak egoten dira beste kide edo pertsona ikusi barik -patioan topatzen ez badira, gutxienez-, eguneko ordu gehienak zeldan egotera behartuta egoten direlarik.

Ander Mujika Andonegik urtebete baino gehiago darama Bourg-en-Bresse espetxean bakartua. Kiderik ez izateaz gain, espetxe hau Euskal Herritik 900 kilometrotara dago. Trasladoa eskatuta badui ere, ez du oraindik erantzunik jaso.  Anaia ere Frantzian preso egonik, biak espetxe berean edo gertuko espetxe batean beharko lukete

 


 

Raul Adunaren eskutik jasotako kontakizuna:

Palaiserako bidean furgoiaren zelulatxoan espetxe honetako arrunt batekin sartu zuten. Bertan zegoela, Palais-era iristerakoan txaboloa partekatzeari ukatuko zela ohartarazi zion, jarrera hori, bere kontrako ezer ez zela argituz. Behin furgoitik aterata txaboloetara eraman zituzten, eta pentsatzekoa zenez, bidaia egin zuenarekin sartzeko agindu zioten. Ukatu egin zen txaboloa partekatzera, eta ondokoan sartu zuten.

Ondoko txaboloa bete zutenean, Raulen txaboloko atea zabaldu zuten arrunt bat sartzeko asmoarekin. Orduan Raul atera egin zen, eta espetxezainak atzetik helduta zuen arrunta, Raulen kontra bultzatu zuen, arrunta eskutu bezala erabilita Raul txabolotik irtetzea galarazteko. Ez zuen lortu eta pasilloan geratu zen Raul. Txaboloa partekatzea errefuxatzen zuela adierazi eta txabolo horiek bi pertsonentzako egokituak ez zeudela esan zion, baita animaliak ez direla gehitu.

Espetxezainak sartzeko esan zion, eta Raulek ezezkoarekin erantzun. Espetxezaina, oso bortitz eta oldarkor agertu zen lehenengo momentuetatik. Maiorrarekin egotea eskatu zuen Raulek eta berak "Marsellesa"-taz -Maiorra- zutitu egiten zela esan zioan. Txabolora sartuko zela bai edo bai errepikatzen zion etengabe. Raulek, inongo momentutan, ez zuen jarrera erasokorrik agertu. Orduan lurrean eseri zen. Erresistentzia pasibo hutsa.

Lurrean zegoela, pare bat kolpe eman zizkioten buruan eta hanka atzera botaz belaunarekin kolpatu edo ostikada bat eman behar ziotenaren mehatxu keinua egin zioten. Beste espetxezain batek kontuz ibiltzeko ohartu zion, kamerak zeudela. Momentu horretan hasi zen bordela eta gertatutakoaren pausuak oroitzea ezinezko gertatzen zaio Rauli.

Momentu batean hankatik helduta, pasillotik arrastaka ikusi zuen bere burua, txabolorako bidearen kontrako norabidean. Ez daki paparretik heldu zioten lurretik altxarazi ondoren -uste du horrela izan zela- edo hau aurretik gertatu zen. Kontua da, paparretik heldu eta pasilloa amaitzen zen izkinarako bidean eraman zutela panpin baten gisan, besoa luzatuta, atzeraka eginez eta burua sorbaldaren atzean izkutatuta, beste eskuarekin ukabilkada bota behar ziotenaren keinua eginez. Azkenean, lurrean botata amaitu zuen eta, ez daki nola gertatu zen. Ez dakit beste espetxezainak lagunduta edo hasierakoa bakarrik nahikoa izan zen. Lurrean inmobilizatuta zutela, arroparekin edo eskuekin itotzen ari zutela somatu zuen, baita buruaren atzekaldean, gutxienez, bi ukabilkada latz eman ziotela. Ez dago ziur konortea galduta egon zen, gogoratzen du Marsellesaren aurpegia ikusten zuela, ahoa mugitzen zuela eta identifikatu ezin zituen zarata batzuk ateratzen zirela bertatik, zerbait esaten ari zitzaion baina ezin zion ulertu.

Txabolora sartu eta ondoren Maiorra etorri zitzaioan, espetxezainari kolpatu zionaren zantzuak zituela, eta Raulek ez zion inongo momentutan jo.

Gerora, komisio disziplinarioa izan du espetxean eta 20 eguneko mitard ezarri diote baina suspentsioan (ez du bete beharko).

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.