Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Bihar eta datorren abenduaren 30ean abiatuko dira "Etxerako kunda" eta "Kafe expreso" irratsaioen emisioak

Presoak eta kartzelak abiapuntu, Hego Euskal Herriko espetxe guztietatik entzuteko aukera bermatu nahi dute Naiz Irratia eta Hala Bedi irratiak

alabedi.png

ETXERAT (2021-XII-13). Presoak eta espetxeak abiapuntu izango dituzten bi irratsaio berriren emisioak hasiko dira abenduan. Bi programen entzule potentzialak Euskal Herriko espetxeetara hurbildu eta hurbiltzen ari diren euskal preso politikoak izango dira, jakina, gainerako presoekin batera, presoen senide eta gertukoak. Bi programek publiko orokorrarentzako ia existitzen ez den irrati-eskaintza eskainiko dute, preso eta kartzelen inguruko egunerokotasuna alegia, eta horretarako, mikrofonoak espetxeei begira jarriko diztuzte.
 
Naiz Irratian, espetxeetako errealitatea hizpide eta ardatz izango dituen saioa da "Etxerako Kunda". Bihar asteartea, abenduaren 14an lehendabiziko emisioa izango da. Patxi Urangaren gidaritzapean, astearteetan emitituko da irratsaioa, gaueko 22:00etan. "Espero duguna da irri pixka bat eginaraztea. Ordu batez behintzat entretenitzea; konpainia egin nahi diet» esan du Urangak Naiz Irratian egindako elkarrizketan.
 
 
Abenduaren 30ean bestetik, Hala Bedi Irratian egingo dute "Kafe expreso" irratsaioaren lehenengo saio berezia, Hala Bedi Tabernatik zuzenean. Aurrerantzean, ostegunero entzun ahalko da uhinetan, eguerdiko 15:00etatik aurrera. Preso eta kalean daudenen artean sentipenak, sormen lanak, eskaerak zein mezuak elkarbanatzeko asmoarekin planteatzen da irratsaioa. Preso dauden horiek «tarte batez kalean sentiarazteko», haien senide eta lagunek presoei mezuak uzteko tartea ere eskeiniko dute: zoriontze deiak, dedikatoriak, anekdotaren bat kontatzeko gutuntxoak, hausnarketak eta beste asko.
 
 
"Kafe expreso" Hego Euskal Herriko espetxe guztietatik entzuteko aukera bermatu nahi dute: Zaballan Hala Bediren bidez, Basaurin 97 irratiaren bidez, eta Iruñean Antxeta Irratiaren bidez. Martutenen Naiz irratiaren bidez entzungo da.
 
’Etxerako Kunda’ bestalde, FM bidez entzun ahal izango da Donostia 93.8 Urola 91.8 Goierri 102.2 Legazpi 94.6 Bilbo 92.2 Gernika 96.7 Durango 97.4 Gasteiz 91.5 Bortziriak 103.1 Leitza 95.1 frekuentzietan. Iruñerrian Antxeta Irratiaren  bidez emitituko da. Antxetako emisioa ostegunetan izango da, arratsaleko 15:00etan (106.7 FM). Streaming bidez ere entzun ahal izango da saioa NAIZ Irratiako atarian. Podcast plataformetan ere zabalduko da ’Etxerako Kunda’: Ivoox, Spotify, Google Podcast eta itunes-en.
 
kunda.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.