Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Antton azkena izan dadila. Larriki dauden presoak etxera!

teila1.jpg

ETXERAT (2021-XII-20).

Antton Troitiñoren senideen izenean, Irati Aranzabalen hitzartzea:

Anton Troitiño ostiralean hil zen Iruneko ospitalean, gaixotasun larri baten ondorioz. Bere heriotzak sortzen duen tristuraren gainetik, beti izan den bezala gogoratu nahi dugu, alaia, ausarta, konprometitua; Antton pertsona indartsua izan da beti, fisikoki eta mentalki. 64 urte besterik ez zituen. Hala ere, errepresioak eta espetxeak, hainbeste denbora etxetik kanpo eta bizi-baldintza oso txarretan, bere gaixotasuna elikatzen lagundu dute eta narriadura gupidagabea izan da. Denbora gutxian joan zaigu.

Gure haserrea eta tristura adierazi nahi dugu, oso gutxi geratzen zitzaionean bakarrik irteten utzi dion espetxe sistema anker baten ondorioz hil delako, eta Logroñon preso duen Jon ilobari agur esaten ere ez diotelako utzi.

Antton espetxean egon da bere bizitzaren zati handi batean. 28 urtez preso hain justu. 24 urtez egon zen preso eta, zigor osoa bete ondoren, Huelvako espetxea utzi zuen 2011. urtean. Ondoren, kanpaina politiko-mediatiko izugarria egin zioten, eraso horrek senideei ere eragin zigula izugarri. Londresen atxilotu zuten berriro Antton, eta 2017an espainiaratu zuten. Orduan, sei urteko espetxe-zigor berria betetzen hasi zen. Ordurako Anttonen osasunak okerrera egin zuen nabarmen.

Publikoki gure esker ona adierazten dugu albistea jakin den unetik familian jasotzen ari garen babes eta maitasun adierazpenengatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu tratamenduak hasi zituztenetik Anttoni arreta eman dioten Onkologikoko profesionalei.

Eskerrik asko guztioi.

 

Etxerat eta Sareren hitzartzea:

Gaixotasun larria zuen Antton Troitiño Donostiako preso ohiaren heriotzaren aurrean, Etxeratek une honetan besarkada handi bat eta gure maitasun eta elkartasun guztia helarazi nahi diegu bere senide eta lagunei, horietako batzuk gaur hemen daudelarik.

Hamar hilabete baino ez dira igaro Antton baldintzapeko askatasunean atera zenetik; zehazki, 2021eko otsailaren 5ean utzi zuen atzean Estremerako espetxea, Madrilen. Hamar egun lehenago, bere abokatuari jakinarazi zion kimioterapia-tratamendua modu aringarrian jasotzeari uzteko erabakia hartu zuela, ezinezkoa baitzitzaion tratamendu hori egiten jarraitzea, bai maila animikoan, bai fisikoan, espetxeak horretarako dakartzan baldintza kaskarrak direla eta.

Fisikoki hondatuta egon arren, espetxeko asistentzia ezak eta baldintza txarrek larriagotutako gaixotasunak zituzten beste euskal presoen kasuan bezala, Antton Troitiño baldintzapeko askatasunean uzteko erabakia atzeratu egin zen, egoera atzeraezina izan zen arte, Antton Troitiñoren sufrimendua eta etsipena arragotuz. Espainiako Auzitegi Nazionalaren labirintoaren biktima izanik, administrazioak epeak agortu zituen emandako autoak irmo deklaratu arte, espetxetik irteten utzi aurretik.

Gogora ekarri nahi dugu duela gutxi, urtebete pasatxo, 2020ko urrian, Asier Aginako Etxenagusia Durangoko presoa hil zela, 2019ko urtarrilean eten ziotelarik zigorra bere gaixotasun larriarengatik. 2019ko urtarrilean eta urte bereko urrian Oier Gómez eta Jose Angel Ochoa de Eribe preso arabarrak ere hil ziren, kartzelan izandako gaixotasun larri eta luzeen ondorioz. Ochoa de Eribe hil baino lau hilabete lehenago atera zuten espetxetik.

Ez gara nekatuko gaixo dagoen norbait behar bezala tratatu eta gaixotasuna sendatzeko azken lekua espetxea dela behin eta berriz errepikatzeaz eta euskal presoen kasuan, gainera, kondena luzeak eta baldintza gogorrak jasan beharko dituzte. Onartezina eta ankerra da presoaren osasun kritikoa espetxean egotea atzeratzen duen labirinto juridikoaren aurretik ez jartzea. Giza eskubideak errespetatuko duen espetxe sistema ezinbestekoa da. Gaixotasun larriak dituzten presoak lehenbailehen atera beharko dira espetxetik, ahalik eta lasterren artatzeko, duintasunez eta haien gertukoen babesarekin.

Euskal presoei aplikatu izan zaien salbuespeneko espetxe-politikaren krudeltasuna agerian geratzen da Anton Troitiñoren kasuan, baita gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenen egoera oso larrian ere. Gaur egun 20 dira gaixotasun larriak dituzten presoak, eta berehala irten beharko dute espetxetik.

Aurrera begiratu nahi dugu. Euskal presoen senide garen aldetik, gure sufrimenduari eusten dion mendeku irizpideei lotutako egoerarekin amaitzeko eskatu besterik ezin dugu egin. Euskal preso askok aske irteteko baldintzak betetzen dituzte. Errespetatu haien eskubideak eta ez oztopatu gehiago bide hori.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

 

Mobilizazioak:

Testuinguru honetan, atzo, Anttonen oroimenez eta euskal presoen eskubideak errespetatze aldera, Sarek eta Etxeratek elkarretaratzea burutu genuen Intxaurrondon

Horrez gain, gaur manifestazio bat konbokatu dugu 19:00etan Donostiako Bulebarrean. Antton azkena izan dadila. Larriki gaixo dauden presoak etxera!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.