Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

¡Atención! Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios relacionados con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Saber más

Acepto

POLITICA DE COOKIES

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión).

La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas.

Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– etxerat.info no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados.

¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web?

- Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales.

- Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc.

- Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos.

Cookies de terceros: La Web de etxerat.info puede utilizar servicios de terceros que,  recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet.

En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043.  Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

El Usuario acepta expresamente, por la utilización de este Site, el tratamiento de la información recabada en la forma y con los fines anteriormente mencionados. Y asimismo reconoce conocer la posibilidad de rechazar el tratamiento de tales datos o información rechazando el uso de Cookies mediante la selección de la configuración apropiada a tal fin en su navegador. Si bien esta opción de bloqueo de Cookies en su navegador puede no permitirle el uso pleno de todas las funcionalidades del Website.

Puede usted permitir, bloquear o eliminar las cookies instaladas en su equipo mediante la configuración de las opciones del navegador instalado en su ordenador:

logo

kinkea
etxelagun

AZKEN ALBISTEAK.

Etxerat Elkarteak, 2017 urtean gasteizko udalak emandako dirulaguntzaren inguruan EAE-ko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurrean

urtaran.jpg

ETXERAT (2020-V-28). Atzoko egunez, hainbat komunikabideren lanaren bidez, izan zuen Etxerat elkarteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epai baten berri: Gasteizko Udalari eskatzen dio 2017 dirulaguntza baten zenbatekoa erreklamatzeko elkarteari. Aipatutako laguntza, Bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideen babesa eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuak garatzeko deialdiaren bidez eskatu genuen.

Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak begi onez jo zuen Etxerat elkarteak aurkezturiko proiektua, aurrez eskatutako baldintza eta oinarri guztiak betetzen genituelako.

Espetxe politika garaikidearen dispertsio politikak preso eta senideengan eragindako kalte eta ondorioengan jarri nahi izan genuen fokua, ‘Dispertsioa argira ekarriz’ izenburuaren baitan ospatutako jardunaldi batzuekin. Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako erakunde desberdinez gain, hamaika izan dira gaiaren inguruan iritzia eman duten Europear parlamentari eta giza eskubideen arloko erakundeak, eta guzti horien hitzak balioan jartzea izan genuen helburu.

2017ko urriaren 16tik 22ra ospatu genituen, hiriko Probintzia Plazan kokaturiko karpa batean, doako sarbide irekiarekin. Eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinak gerturatu ziren bertara, ekimenaren gardentasun eta pluraltasuna agerian utziz. Halaber, hiriko udalbatza osatzen duten talde politiko eta eragile guztiei luzatu zitzaien gonbita. Ia gehiengo osoan gerturatu ziren haiek ere.

Azpimarratu nahi dugu ere Etxerat elkarteak beharrezko ordainagiri eta gainerako zuriketa dokumentuak aurkeztu zituela zehaztutako epean, Gasteizko Udalaren oniritzia jasoaz. Proiektu honen helburuak bat egiten du Eusko Legebiltzarrak zein Nafarroako Parlamentuak sinatutako adierazpen instituzionalekin.

Horregatik, Etxerat elkartetik desadostasun osoa adierazi nahi dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabilitako argudiaketarekin. Izan ere, neurri alderdikoi gisa jo dute dirulaguntzaren ordainketa, beren sortze-xede, gauzatze eta parte-hartzeari dagokienean ekimenaren aniztasuak guztiz aurkakoa irudikatu zuenean.

Azkenik, nabarmendu nahiko genuke diruz lagundutako ekimenaren helburuak - dispertsio politikaren ondorioen salaketa partekatzea-, bat egiten duela bere osotasunean denbora tarte honetan Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak sinatu dituzten adierazpen instituzionalen edukiarekin

Presoak gerturatzea posible eta urgentziazkoa da, sortutako muturreko egoerak ekiditeko

Etxeraten ohizko azken ostiraleko elkarretaratzeak ospatuko dira datorren 29an eta Sarek bultzatutako “Izan bidea” ekimenarekin bat egiten dugu

san telmo.jpg

ETXERAT (2020-V-26). Azken asteetan hainbatetan errepikatu dugun moduan, Covid-19a dela eta ezarritako alarma egoerak espetxeetako egoera gogortu du, hainbat kasutan, muturreko egoeretaraino eramanaz presoen eta euren senideen egoera. Badira horren hainbat adibide; batetik, Beatriz Etxeberria eta bere alaba Iratik bizi duten egoera, zeina, duela aste bete salatu genuen moduan, amagandik banandua egon behar izan da konfinamendu osoan zehar bi urte izan arren eta amarekin espetxean egoteko eskubidea izan arren. Aita ere, espetxean izanda, bi gurasoak ikusi gabe daramatza Iratik bi hilabete baino gehiago. Bart Etxeratek argitara eman zuen Julen Atxurra Egurrola euskal presoak jasandako buruko isuriaren kasu larria ere errealitate gordin eta jasanezin honen adierazgarria da. Eta zer esanik ez, Patxi Ruizen egoerari dagokionean, oraindik ere gose greban jarraitzen duena.

Esan bezala, kasu hauek muturreko eta sortutako ezinegonaren adibide dira. Baina egoeraren gogortze eta larritzeak gainontzeko preso eta senideengan ere eragin latza ekarri du. Gaur egun, gaixotasun larriak dituzten 17 euskal preso ditugu; 70 urtetik gorako bi preso daude, 65 urtetik gorakoak 12 eta 60tik gorakoak 24. Estatu espainiarrean kartzelan dauden presoen %80a etxetik 1.000 kilometrotik 400 kilometrora daude eta Estatu espainiarreko 200 presoetatik 158 1. graduan daude. Honi, Covid-19a dela eta ezarritako alarma egoerak ekarritako kalte gehigarriak gehitu behar zaizkio; urruntze politika dela eta indarrean den bisiten debekua, gurasoak ikusi gabe ia hiru hilabete daramatzaten motxiladun haurrak edota gaixotasunaren hedapena ekidin asmoz ezarri diren espetxe barruko neurriak, zeinaren ondorioz, espetxealdia oraindik eta bortitzagoa bilakatu den.

Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezartzen dieten salbuespen legedia bertan behera utzi behar dute behin betiko. Egoerak berak erakusten duen urgentziaz beraz, ezinbestean eta berehala;

  • - euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri behar dira
  • - larriki gaixo diren presoak, hala nola, 65 urtetik gorakoak, askatu behar dira
  • - preso eta senideek dagozkien bisitak berreskuratu behar dituzte
  • - gradu progresioa ahalbidetuz, baldintzak betetzen dituzten presoak etxean egin behar dute

Argi dugu osasun krisi fase honetan posible dela aipatutako urrats hauek ematea, honek sortutako muturreko egoerak ekidinez. Hala eskatzen dugu guk, baina baita Europak, NBEak, mundu mailako hainbat pertsona esanguratsuk eta euskal jendarteak ere.

Hori hala, eta egoerak sortutako urgentzia eta larritasuna dela eta, datorren asteburuan, eta bereziki datorren ostiralean, maiatzak 29, hileko azken ostirala, herritar oro mobilizatzera deitzen dugu, herriz herri antolatuko diren ekimen ezberdinen bitartez. Sarek martxan jarritako ‘Izan Bidea’ izeneko dinamikarekin bat eginez, etxerako bidea, eta elkarbizitzarako bidea elkarrekin egitera dei egin nahi dizuegu. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako azken ostiralak horretarako baliatuko ditugu. Eta gainera, Etxeraten ohizko elkarretaratzeak, azken ostiralari dagozkionak, gauzatuko dira berriro ere herri guztietan.

Sare Herritarra

Etxerat Elkartea

Julen Atxurrak gune kaltetuenetan sentsazioak berreskuratzen hasi da buruko isuria jasan ondoren

61 urte ditu Lekeitiko euskal preso politikoak, 24 urte beteko ditu espetxean uztailean eta guztiak 1. graduan. Puerto I-eko espetxean dago egun.

ETXERAT (2020-V-25). Puerto I (Cadiz) espetxean dagoen 61 urteko Julen Atxurra Egurrola preso politiko lekeitiarrak garuneko isuria jasan zuen pasa den maiatzaren 13an. Mediku txostenen eta ospilateko Neurologia Zerbitzuaren partetik jasotako informazioaren arabera, gorputzaren ezkerreko aldean eragin dio bereziki, belauna eta oinean gehien bat, eskuko hatzetan ere erasanik.

Pasa den ostegunean, hilak 13, sufritu zuen isuria Julenek eta Puerto Realeko unibertsitate ospitalera eraman zuten berehala, senideak abisupean jarri zituzten. Zorigaiztoko albiste hori jasotzeak sufrimendu gehigarri bat eragiten dio horrelako egoeretan dauden senide eta presoei. Maite duzun pertsonarekin harremanetan jartzeko ezintasuna eta urrundua dagoen senidearen egoeraren ziurgabetasuna erantsi behar zaio. Izandako ezbeharrak berehalako atentzioa jaso behar izatea dakar, eta gehiago luzatuz gero, garunean kalte handiagoak eragin ditzake.

Aipatzekoa da, Covid19ren konfinamendu testuinguruan, hilaren 13an bertan, euskal preso politikoak bigarren bideo-dei egin zuen familiarekin. Egun berean jasan zuen buruko isuria Atxurrak.

Joan den ostegunean, maiatzaren 21ean, isuria jasan eta zortzi egunera, preso bizkaitarra berriro kartzelara eraman zuten eta handik etxera deitu zuen. Bi egun geroago, maiatzaren 23an, larunbata, baimena jaso ondoren, bi senidek Puerto I espetxean 40 minutuko bisita egin ahal izan zuten. Senideek esan dute Julen Atxurra espetxeko erizaintzan dagoela, gogo-aldarte onarekin eta bere indar fisiko eta mentalari esker gorputzeko gune kaltetuenetan sentsazioak berreskuratzen hasi dela.

Une honetan Etxerat Elkarteak bere maitasun guztia erakutsi nahi die bai Juleni eta baita bere senide eta lagunei ere. Izan ere, oso egun zailak ari dira pasatzen presoaren egoera errealaren inguruko ziurgabetasuna dela eta, gainera badakite zailtasunak izango dituztela presoaren osasunerako eskubidea bermatzeko eta osatzeko behar dituen neurriak hartzeko.

Lekeitioko presoari isuria oso une korapilatsuan gertatu zaio Covid19ren larrialdi-egoerak bere horretan dirauelako; izan ere, bi hilabete lehenago eten ziren kanpoarekiko ohiko komunikazioak. Orain, ospitaletik itzuli ondoren koarentenari aurre egin beharko dio, aurkitzen den egoera horretan.

Gainera, azpimarratu nahi dugu euskal preso politikoaren gurasoak oso helduak direla eta ezin direla joan etxetik 1.020 kilometrora dagoen espetxe batera. Julen Atxurra Egurrola 1996ko uztailean espetxeratu zuten, beraz, 24 urte beteko ditu laster espetxean; urte guzti hauek 1.graduan, hau da, gogorrenean eta murriztaileenean eta joan-etorrian 2.040 kilometrora dagoen espetxe batean sartuta.

Hori da, hain zuzen ere, espetxearen, urruntzearen eta salbuespenaren eguneroko errealitatea. Julenek etxetik hurbil dagoen espetxe batean egon beharko luke eta osasunerako eskubidea eta tratamendu duina izateko eskubidea bermatzeko une honetan senideekin eta hurbilekoekin egon beharko luke ospitale batean.

Julen Atxurra presaz amaitu behar den errealitate baten adierazgarri garbia da. Gaur egun, gaixotasun larriak dituzten 17 euskal preso ditugu; 70 urtetik gorako bi preso politiko daude, 65 urtetik gorakoak 12 eta 60tik gorakoak 24; Estatu espainiarrean kartzelan dauden presoen %80a etxetik 1.000 kilometrotik 400 kilometrora daude eta Estatu espainiarreko 200 presoetatik 158 1. graduan daude.

Horregatik guztiagatik, jasanezina da ehunka familiek espetxeratze salbuespenari, sufrimenduari eta kostu handiari eustea. Julen Atxurra eta gainerako euskal preso politikoak Euskal Herrira hurbildu behar dira lehenbailehen, atzerapenik gabe. Espainiako eta Frantziako gobernuek gaixotasun larriak eta 65 urtetik gora dituzten presoak askatu behar dituzte. Euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira hurbildu beharko dituzte.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

Datorren maiatzaren 29an azken ostiraleko elkarretaratzeak ospatuko dira herriz herri ezinbestekoa delako presoak Euskal Herrira ekarri

Sarek bultzatutako “Izan bidea” ekimenarekin bat egiten du Etxerat Elkarteak

ETXERAT (2020-V-23). Deseskaladaren fase honetan, modu gradualean eta determinazio osoz kalean errekuperatzen ari diren mobilizazioak eta ekimenak eskertu eta babesten ditugu.

Espainia eta Frantziako gobernuak eta espetxe administrazioak salbuespena behingoz alde batera uztea eskatzen dugu, gehiago itxaron gabe, gaixo dauden presoak eta 65 urtetik gorakoak askatuz eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekarriz, orain arte egin ez badute ere, krisiaren fase honetan posible eta ezinbestekoa delako. Hori da mobilizazio dinamikaren helburua.

Bestetik, Sarek atzo aurkeztu zuen ‘Izan Bidea’ izeneko dinamika. Etxeratek bat egiten du ekimen horrekin eta indartu egin nahi dugu berau. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako azken ostiralak baliatuko ditugu horretarako. Hortaz, datorren maiatzaren 29an, Etxeraten ohizko elkarretaratzeak, azken ostiralari dagozkionak, gauzatuko dira berriro ere herri guztietan. Eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan Sare-Herritarrak bultzatutako “Izan bidea” egitasmoaren baitan, ekimenak gauzatuko dira eta bat egiten dugu haiekin.

Egungo egoerak eskatzen duen arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatzen dugu; hau da, osasuna lehenetsiz, norbera, gainerakoak eta Etxerat bera zaintzea izatea helburu.

Hori horrela, honako neurriak hartzea proposatzen dugu:

-Elkarretaratzea burutzeko beharrezkoa den baimena eskatzea.

-Pertsonen arteko 2 metroko distantzia bermatzea (markak egin daitezke lurrean).

- Maskarak eta eskularruak erabiltzea (pankarta daramatenek batez ere).

- Baimena eskatzeko orduan elkarretaratzean erabiliko diren babes eta segurtasun neurrien zehaztapena.

 

Asier Ezeiza euskal preso politikoa aske

ETXERAT (2020-V-21). Asier Ezeiza Ayerra preso politiko hernaniarra aske geratu da 11 urte espetxean egon ondoren. Zaballako espetxetik atera berri da. Bat gutxiago! Ongi etorri Xaxi!

asier ezeiza ayerra.jpg

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.