Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

¡Atención! Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios relacionados con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Saber más

Acepto

POLITICA DE COOKIES

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión).

La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas.

Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– etxerat.info no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados.

¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web?

- Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales.

- Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc.

- Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos.

Cookies de terceros: La Web de etxerat.info puede utilizar servicios de terceros que,  recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet.

En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043.  Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

El Usuario acepta expresamente, por la utilización de este Site, el tratamiento de la información recabada en la forma y con los fines anteriormente mencionados. Y asimismo reconoce conocer la posibilidad de rechazar el tratamiento de tales datos o información rechazando el uso de Cookies mediante la selección de la configuración apropiada a tal fin en su navegador. Si bien esta opción de bloqueo de Cookies en su navegador puede no permitirle el uso pleno de todas las funcionalidades del Website.

Puede usted permitir, bloquear o eliminar las cookies instaladas en su equipo mediante la configuración de las opciones del navegador instalado en su ordenador:

logo

kinkea
etxelagun

AZKEN ALBISTEAK.

Iñigo Vallejo euskal preso politikoa lekualdatua

ETXERAT (2020-VIII-07). Iñigo Vallejo Franco preso politiko donostiarra Sevilla II-tik Dueñaseko espetxera (Palentzia, 310 km) lekualdatu dute. 

Jagoba Codó euskal preso politikoa aske baldintzapeko askatasuna lortu ondoren

ETXERAT (2020-VIII-06). Jagoba Codó Callejo preso politiko donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da Auzitegi Nazionalaren auto judiziala irmo bihurtu ondoren.

Jagobak 19 urte egin ditu espetxean eta 2015tik, kondenaren 3/4-k beteta, 3. gradu zein baldintzapeko askatasuna lor zezakeen. Bestalde, donostiarra larri gaixo diren presoen zerrendan zegoen espondilitis anquilosantea sufrituz. Horiek horrela, 16 presok osatzen dute larri eri diren presoen zerrenda, horietatik 4k beraien nortasuna era pribatuan mantenduz.

Pasa den apirilean Gorka Fraile durangarrak baldintzapeko askatasuna lortu ondoren, duela 3 urte EPPK-k abiarazitako ibilbide juridiko-penitentziarioa amaierara eraman duen bigarren presoa da Jagoba. Hainbatetan Etxerat elkartetik gure senide presoei trabarik ez jartzeko eskaria luzatu dugu Espetxe Zaintzari, presoei ezartzen zaien salbuespen legedia indargabetuz.

Onartezina da 3/4k beteta edo beteko dituzten 79 presoen gehiena lehen graduan izatea, gehienak ehunka kilometrora dauden espetxetan izanik. Amaitzeko, bizi dugun osasun krisiaren erdian euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoera salatzen dugu. MOE-k gomendioak jarraiki, larri gaixo diren zein 70 urtetik gorakoen euskal preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen dugu, baita baldintzapeko askatasuna eta graduen progresioa ahalbideratzea.

Presoak hurbilidu behar dituzte; denak eta orain

hendaia.jpg

ETXERAT (2020-VIII-2). 2.500tik gora lagun mobilizatu dira gaur goizean Euskal Herriko 16 hondartzetan (Muskizetik Donibane-Lohitzuneraino) Etxerat Elkartearen deialdiari erantzunez. La Arena (Muskiz-Zierbena) 80; Bakio 180; Laidatxu (Mundaka) 80; Laga 30; Laida 350; Ea 120; Lekeitio 300; Ondarroa 225; Mutriku 100; Deba 190; Orio 125; Zarautz 250; Donostia 200; Hondarribia 70; Hendaia 120; Donibane Lohitzune 100.

Hau da hondartzetan irakurritako testoa:

2011tik, Euskal Herriko bake prozesua martxan ezarri zen. Urrats ainitz egin dituzte geroztik euskal eragile ezberdinek. Geroztik, haiek ere urratsak egitea eskatzen diete Espainiar eta Frantziar estatuei bai euskal gizarte gehien zabalak, bai nazioarteko eragile garrantzitsu askok.

Hala ere, euskal preso politikoei aplikatzen dizkieten salbuespenezko politikoak oraindik ere martxan dira.

Euskal preso politikoak urrunduak izan ziren eta egoera ez da behar den bezala aldatu. Harreman familiarra eta afektiboa mantentzeko, senideek ehundaka kilometro egin behar dituzte astero. Suposatzen duen zama guztiarekin: fisikoa, psikikoa, ekonomikoa.

Presoak hurbildu behar dira. Ez batzuk eta erdi bidera Espainian bezala. Ez presoen parte bat Frantzian bezala. Denak eta orain. Familia eta lagunei inposatzen zaien zigor honekin, eskubide urraketa larri honekin amaitu behar da gehiago itxaron gabe.

Baldintzapekoa lortzeko irizpide guztiak betetzen dituztenek barruan gelditzen dira. Espainair estatuan, 199 presoetatik 144 jarraitzen dute lehenengo graduan; soilik seik lortu dute hirugarren gradua; soilik zazpi hurbildu dituzte Euskal Herrira. Frantziar estatuan, fiskala antiterroristak eskaera guztiak blokeatzen ditu errekurtso sistematikoarekin.

Larriki eri diren presoek barruan segitzen dute, lege guztien kontra. Askatu behar dira ia. 65 urte baino gehiago dituztenek barruan segitzen dute ere. Atera behar dira orain. Oso larria zen gure egoera eta COVID krisiarekin gehiago larritu da. Alarma egoerak gelditzen zaizkigun eskubideak murriztu edota anulatu egin ditu. Oraindik ere bisitak ezin ditugu lehen bezala egin, eta istripuen arriskuari, orain eritasunarena gehitu behar diogu, guretzat eta espetxe barruan suposatzen duen guztiarekin.

Estatu horien buruan dauden Sanchez eta Macronen hitz itxaropentsuak ongi entzun genituen. Denbora pasatu da eta egoera are larriagoa izaten da. Aski da, presoen eta gure bizitzekin jolastea. Aski da gure funtsezko eskubideak zapaltzen segitzea. Aski da herri honetan martxan den bake prozesua blokeatzea.

Konponbide eta elkar bizitzako bidean aurreratzea ezinbestekoa da. Gaur asko gira Euskal Herriko 16 hondartzetan bilduak. Gero eta gehiago gira orokorki egoera onartezin honen amaiera eskatzeko.  

Eta lanean segituko dugu,etxean eta bizirik nahi eta behar ditugulako! 

Ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten lekualdatzeei “hurbilketa” deitzea interpretazio maltzurra da

ETXERAT (2020-VII-30). Hainbat komunikabidek aditzera eman dutenez, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak euskal presoen lekualdatze berriak agindu ditu, eta horiek, berriro ere, “hurbiltzeko” politikatzat hartzen ari dira.

Etxeratek, euskal preso politikoen senideak eta lagunak biltzen dituen elkarteak, hau da, urruntzeak zuzenean eragiten dien herritarrak biltzen dituen elkarteak, uste du errealitateari buruzko interpretazio maltzurra dela bisitetarako eskubidea gauzatu ahal izateko ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten lekualdatzeei “hurbilketa” deitzea.

2018ko irailaz geroztik, gure 47 senide preso lekuz aldatu dituzte. Hauetatik zazpi kasutan baino ez dituzte Euskal Herrira ekarri: gertatu diren benetako hurbiltze bakarrak. Gainerakoen distantzia laburrena 340 km izan dira; hau preso horietako 10en familien egoera da. Lekuz aldatutako beste 30 presoren senideek eta lagunek 430 eta 1.200 km arteko ibilbideak egin beharko dituzte bisitak egin ahal izateko.

Lekualdaketa horiek eta ematen zaien joerazko interpretazioaz aparte, errealitatea da gaur egun euskal preso politikoen familien %66k 1.200 eta 2.200 km arteko distantziak egin beharko dituztela bisita egiteko. Baliteke distantzia batzuk laburtu izana, baina urruntzeak aktibo jarraitzen du eta familiak higadura fisiko, psikiko eta ekonomikora eramaten ditu. Errepideek duten arriskua areagotzen jarraitzen du; izan ere, dagoeneko 16 pertsona hil dira eta euskal preso politikoen senide eta lagun guztiak biktima potentzialak dira. Halaber, adinagatik edo gaixotasunengatik beharrezko ibilbidea egiteko moduan ez dauden pertsonei familia bizitzarako eskubidea kentzen jarraitzen du. Eta gaur egungoa bezalako egoera batean, pandemia orokorra tartean dela, bisita egiteko aukera oro kentzen digu, edo ohi baino arrisku gehiagotara bultzatzen gaitu.

Familiei ezarritako 33 urteko zigorra da; ez dugu onartzen arreta galarazteko maniobrarik, ez eta sufrimendua eta eskubideen murrizketa eta urraketa soilik luzatzen duten alternatiba faltsurik ere. Euskal preso politikoak Euskal Herrira eraman behar dira: Euskal Herrira bakarrik eta berehala.

Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa aske

ETXERAT (2020-VII-30). Josu Urrutikoetxea Bengoetxea preso politiko ugaoarra behin-behineko askatasunean atera da. La Santeko espetxetik atera berri da. Urrutikoetxea Parisen biziko da, kontrol judizialpean eta eskumuturreko telematikoarekin. Bat gutxiago!

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.