Etxerat Elkartearen klika, 21. Korrika aurrean

ETXERAT (2019-IV-1) Etxerat Elkartearen konpromisoa da, bai kanpora begira zein barrura begira, elkartea osatzen duten langile eta euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen artean, gure lehen hitza eta harremanetarako hizkuntza euskara izatea.
 
Horretarako:
• Bai instituzio, eragile politiko, sozial zein sindikalekin ditugun lan harremanetan, euskararen erabilerari emango diogu lehentasuna.
• Gure bitarteko komunikatiboetan euskarak izango du lehentasuna, gaztelera eta frantsesaren aurretik. Baita hedabideekin ere, euskararekiko dugun konpromisoa mantenduz.
• Elkarteko partaideak direnen errealitate linguistikoa kontuan izanik, malgutasunez arituko gara. Orain arte bezala, barruko komunikazioan euskarari emango diogu lehentasuna. Gure Batzar Nazionala euskara hutsean egiten jarraituko dugu.
01.-KLIKAk_kol.jpg

Inprimatu