Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Haserrea adierazi nahi dugu Josu Urrutikoetxeari behin-behineko askatasuna ematea ukatu baitiote

ETXERAT (2020-IV-6). Parisko Apelazio Ganberak Josu Urrutikoetxea preso politikoaren behin-behineko askatasunaren erabakia dela eta, Etxerat elkarteak bere haserrea adierazi nahi du ukapen honen aurrean.

Urrutikoetxearen osasun egoera ahularengatik egindako kaleratze eskaera izan da ukatua. Alarma egoera larri honetan, Josu aurkitzen den La Santé espetxean dagoen premiazko egoera eta bertan Covid-19 gaitzaren 19 kasu positibo gutxienez atzemanak izanak, bere kaleratzea berehalako neurria beharko luke izan. Espetxeko medikuen zuzendariak, gainera, bere onespena emana zuen Josuren kaleratzea ahalbideratzeko. Familiak helarazi digunez, abokatuaren bitartez jakin dute erabaki honen berri, inongo jakinarazpenik ez zaie iritsi ez preso ez familiari eta oraindik ez dakite ukapenaren arrazoiak zeintzuk izan diren.

Presoaren familiak, Bake Bideak eta Bake Artisauek egindako salaketa publikoa gure egiten dugu, erabaki hau ulergaitza baita Josuren egoera zaurgarriaren aurrean. Eskaera hau Frantziako espetxetan dauden Jakes Esnal, Ion Kepa Parot, Frederic Haranburu eta Jon Gurutz Maizarentzat ere luzatzen dugu, beraiek ere 65 urte baino gehiago dituzte eta. Horietatik 3, Ibon Fernandez Iradirekin batera, larri eri dira (Maiza, Haranburu eta Urrutikoetxea) eta gizartea astintzen ari den gaitzaren aurrean pertsona zaurgarriak dira lau euskal preso hauek.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.