Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra

gasteiz gaur.jpg

Azken ostiraletan egin ohi diren kontzentrazioak batera deitzeko erabakia hartu dute Sarek eta Etxeratek

ETXERAT (2020-XI-27). Azken ostiraletan egin ohi diren kontzentrazioak batera deitzeko erabakia hartu dute Sarek eta Etxeratek.

Uste dugu bizi garen unean merezi duela ahaleginak batzea, gizarte-aktibazioak eta mobilizazioak duten garrantzia dela eta, presoak EHra ekartzeko eta bakea eta elkarbizitza lortzeko bidea atzeraezina izan dadin; izan ere, euskal gizartea da berriz ere estatuak eta gobernuak mugiarazten dituen motorra.

Euskal presoei eta haien familiei aplikatzen zaien salbuespenezko erregimenean gertatzen ari diren mugimendu batzuk bizi izan ditugu, egoera honen amaieraren hasiera izango denaren itxaropenarekin.

Sartik eta Etxeratetik positiboki baloratzen ditugu mugimendu gutxi horiek, baina, aldi berean, adierazi nahi dugu mugitutako preso horietako gehienak ehunka km-ra daudela oraindik; 18 presok espetxean jarraitzen dutela gaixotasun larriak izan arren; eta Espainiako espetxeetan dauden 172 presoetatik, 127 lehenengo graduan daude oraindik ere, eta, beraz, aske izateko helburuarekin euskal presoek bete bahi duten ibilbide juridikoa blokeatuta dago kasu gehienetan.

Hau horrela izanik, orain arteko aldaketak ez die erantzuten EHko gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren eskakizunei. Espetxe-politikaren normalizazioa euskal preso guztiak EHn daudenean emango da.

Hainbat arlotan lan egiten jarraituko dugu, egungo urratsek bidea behin betiko ireki dezaten.

Berriro ere, dei egiten diegu euskal gizarteari eta gobernuei, denei, euskal gizartearen nahiaren bidea oztopatzeko eta hondatzeko nahia dutenei horrelakorik egiten utz ez diezaieten.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.