Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Bat egiten dugu Bakegileek urtarrilaren 9an Baionan antolatuko duen mobilizazioarekin

baiona.jpg

Bake Artisauek egoera berriaren irakurketa aurkeztu dute aste honetan prentsaurreko batean. Urtarrilaren 9an Baionan mobilizazio handia iragarri dute. Etxerat elkarteak bat egiten du dei garrantzitsu horrekin. Horra prentsaurrekoaren testua:

ARGI DUGU : LE CHEMIN VERS LA PAIX, ORAIN PRESOAK! Ainitz izan gaitzen urtarrilaren 9an Baionan

BAKE BIDEA (2020-XII-09). Xistor Haramboure-en baldintzapeko askatasunarekin, 2020. urtea itxaropen-izpi batekin bukatzen da. Argi hauskorra, baina etorkizun handikoa egin nahi duguna...

ARGI DUGU! : Bakerako bidea, presoak orain! pausutik pasa behar da : Horrek errealitate bat izan behar du hemen, Euskal Herrian, beste herrialdeetan izan den bezala. Nun, atzoko gatazkak eta atzoko sufrimenduek eragindako sentimendu legitimoak baino indartsuagoa den etorkizuneko borondate komun batek gainditu behar gaituen. Presoen egoeraren berehalako aldaketa da ikuspegi erradikal horren elementu bat.

Gorago aipatutako erabaki positiboa dela eta, abenduaren 19rako aurreikusitako desobedientzia zibileko ekimena suspenditzea erabaki genuen. Osoki mobilizaturik eta erne egon arren, blokeo politikoak etapa berri bati emango diola tokia sinetsi nahi dugu eta erritmo azkarragoan, gatazkaren ondorioak behin betiko konpontzeko aurrera eginen dela. Borroka armatuaren bukaera eta hamar urtera, ETA desarmatu eta desegin ondoren, Euskal Herriak ezagutu dituen aurrerapausu atzeraezinak ezagutu eta baliozkotzeko garaia da... Bada garaia gizarte anitza eta konprometitua kontuan hartzeko, bilakaera horren berme delako... Tunelaren bukaeran argi bat badela sinetsi nahi dugu. « ARGI DUGU! »: argi bat bada tunelaren bukaeran.

Frederic Haramboure–en erabakiaren jarraipenean, Jakes Esnal eta Ion Parot, biziki eri diren presoak, preso zaharrak eta, gainerateko guztiak hor dira. Zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta bateraezinagoa da presondegiaren nozioa bera bakerako bidearekin. Baldintzapeko askatasunekin eta asmatu beharreko beste mekanismo batzuekin, lehenbailehen, presoen auzia behin betiko konpontzera jo beharko da. “ARGI DUGU: PRESOAK ORAIN! ». Baina, hala ere, oraindik ez gira deneri bakea emanen duen bidearen bukaeran izanen, gatazkaren edozein aldeetakoa izanik ere. Apirilaren 8an, armagabetzearen egunean, erran genuen: “Ezerk ez du gure eztabaidetatik ihes egin behar. Historia hau egin zuen ezer ez da saihestu edo ezkutatu behar. Dena azterketa kritikoaren eta hausnarketa politikoaren menpe jarri behar da, eskakizun bakar batekin: gure desberdintasunak demokratikoki konpontzea...”. Ariketa hau funtsezkoa da, baina ezin da inposatu, ezin da aldebakarrekoa izan. Ezin da kargu edo deskargu izan. Guztion oroimen kolektiboa errespetatzen lagundu behar du.

Euskal Herrian etorkizuna eraikitzeko, gure historia kontutan hartu behar da. Ez dugu gure iragana ahazten, baina ez dugu hura berriro bizitzera kondenatu nahi. Hurbildu eta elgar hurbilduko gaituen ikuspegi bat izan behar dugu : justizia trantsizionalarena.

Berehala, Euskal Herriko bake prozesuari buruzko Frantziako justiziaren begiradaren aldaketa batean sinetsi nahi dugu. Frédéric Haramboure-en baldintzazko askatasunak ez du araua berresten duen salbuespena izan behar, baizik eta, alderantziz, gatazka honetatik ateratzeko behin betiko borondatea izan behar du guztiontzat!

Mobilizazioaren aurkezpena:

Irailaren 19ko mobilizazio egunarekin segituz, tokiko hainbat ekimen jarri dira martxan, baita kultura-munduko dinamika bat. Abenduaren 26an, dinamika horien bateratze-unearekin tokiko zenbait kultur ekimen antolatuko dira. Argitu plazak! BAKERAKO BIDEA: ORAIN PRESOAK! lemapean. Ekimen horien xehetasunak hurrengo egunetan jakinaraziko dira.

Urtarrilaren 9an giza kate argitsua antolatuko da Baionan Errobi bazterrean. Genie zubitik Herriko etxeraino, errobi argiztatuko dugu, ARGI DUGULA! aldarrikatzeko.

Horregatik hitzordua arratsaldeko 5.30tan izanen da eta guttienez 2000 lagun batu beharko gira.

Gure metroa edo gure metroak erreserbatu ditzagun: parte hartzaile guztiei, aitzinetik izena ematea galdetzen diegu, bakarka edo taldeka. Bereziki, kultur, kirol, politika, sindikatu eta abarretako elkarteei mezua luzatzen diegu gaur, metro batzuk erreserbatzeko, arau bakar bati segituz, metro bat: pertsona bat. Izena emaiteko sistema ezarriko da hurrengo egunetan, giza katea 8 gunetan banatuko da, nahi den tokia hautatzen ahalko da, baita nahi den metro kopurua ere. Izen emaiteak azpimarratu nahi ditugu, egunean bertan antolaketa on baten giltza izango baitira.

Ainitz izan gaitzen urtarrilaren 9an Baionan.

ARGI DUGU. LE CHEMIN VERS LA PAIX : ORAIN PRESOAK!

Etxerat

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.