Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Iker Lima presoaren lagun batek kotxe-istripua jasan du Leoneko espetxean bisita egin ostean

ETXERAT (2021-IV-18). Iker Lima Sagarna preso politiko galdakoztarraren lagun batek kotxe-istripua jasan zuen atzo Leoneko espetxetik (370 km) etxerako bidean bueltan zetorrela. Ezbeharra, Iruñeko norabidean, AP-15 autobideko Zuastiko ordainlekua pasatu eta kilometro batera gertatu zen. Zorionez, momento horretan furgonetan bakarrik zihoan presoaren lagunak ez zuen kalte fisikorik jasan.

Orkatz bat atera zen errepidera eta lehenbiziko erreakzioa bolante-kolpea jotzea izan bazen ere, presoaren lagunaren furgonetak talka egin zuen orkatzaren kontra. Gidariak furgoneta kontrolatzea lortu zuen talka indartsua jasan ostean eta orkatza hilik gelditu zen errepidean.

Senide eta lagunek pairatutako urteko bigarren kotxe-istripua da Iker Lima euskal preso politikoaren lagunak jaso duena.

Euskal presoak gero eta gertuen diren espetxeetara hurbiltzen ari dira, baina ala ere, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen direla. 400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Horregatik berriro diogu, preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

corzo.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.