Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak bat egin dute Euskaldunako Adierazpenarekin

Presoen hurbilketaren alde eta euskal presoei legeria arrunta aplikatzearen aldeko deklarazioa oraingoz EAEko 90 udalerrietan berretsi da  

ETXERAT (2021-IV-21). Oso positiboki baloratzen dugu Etxerat eta Sarek Donostiako Udalbatzaren gehiengo zabal batek 2020ko abenduaren 11n argitaratu zen Euskalduna Jauregiaren adierazpena berrestea. Horrek erakusten du gero eta konpromiso sozial eta instituzional handiagoa dagoela euskal presoak hurbiltzearen alde eta hainbat hamarkadatan aplikatzen ari zaien salbuespen-legediaren ordez legeria arrunta ezartzearen alde.

Jakin badakigu Euskaldunako adierazpenaren aldeko babesek erritmo onean jarraitzen dutela EAEko udal askotan. Gaur egun, 90 udalerri inguru dira beste horrenbeste udalerritan formalizatu diren berrespenak. Datozen egunetan dokumentua sinatzen duten udalen behin betiko datua eman ahal izango dugu.
 
Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu alderdi politikoei eta sindikatuei espetxe-politika normalizatzeko bidean urratsak ematen jarraitzeko konpromisoa hartu dutelako; eta gogorarazi nahi dugu adierazpen hori Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zitzaiola, euskal gizartearen erabateko babesa islatzen baitu, urruntzeari amaiera emateko eta euskal presoei legeria arrunta modu esklusiboan aplikatzeko.
 
Presoak euskal kartzeletara hurbildu ondoren, premiaz, Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe-politikaren humanizazioan aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean, ahalik eta lasterren etxean egon daitezen.
entrega.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.