Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Lehentasunezkoa da preso guztiak txertatzea, PCR probak egitea, berrogeialdiekin bukatzea eta komunikazio intimoak berreskuratzea

Iruneko_espetxea-1.jpg

Argazkia: Nafarroako Hitza

ETXERAT (2021-IV-29). Etxerat Elkartetik azpimarratu nahi dugu presazkoa eta lehentasunezkoa dela preso guztiak txertatzea, eta ondorioz, lehenbailehen, azken hilabeteetan etendako komunikazio intimoak, familiarrak zein bizikidetzakoak berreskuratzea, gainera berrogeialdiei amaiera emanez.

Duela hamabost egun azpimarratu genuen premiazkoa dela osasuna eta segurtasuna lehenestea, eta, horrekin batera, gure senide presoen eskubideak errespetatzea, baina zoritxarrez, Espainiako Espetxe Instituzioek COVIDaren kudeaketaren inguruan hartzen dituen erabakiek presoen eta haien eskubideen murrizketak dakartzate.

EAEko, Kantabriako eta Leongo espetxeetan dauden presoei COVIDaren aurkako txertoa jarri zaiela jakinarazi dute, eta jakin badakigu ehuneko ehunean ez bada hau bete, bide onetik doala. Berriro diogu presoak arrisku handiko kolektibo bat osatzen dutela eta horregatik egoera honi erantzun egokia ematea ezinbestekoa dela, eta, beraz, Iruñeko espetxeko presoei eta Espainiako Estatuko gainerako espetxeetako presoei ere premiaz txertoa jartzea eskatzen dugu.

Horrekin batera, uste dugu presoei PCR probak egitea izan daitekeela berrogeialdiekin amaitzeko neurri egokia. Proba hoiek, bai lekualdaketen aurretik, bai behin helmugara iritsitakoan egin beharko liratezke. Neurri hori, halaber, barne-komunikazioak eta familia-komunikazioak egin ostean aplikatu daiteke. Ezin da onartu berrogeialdietan preso batzuek ziega partekatu behar izatea, adibidez, baimenetik edo beste espetxe batzuetatik itzuli diren presoekin.

Berriro diogu; txertaketa, berrogeialdien amaiera, PCR probak egin eta duela hilabete batzuk eten diren komunikazio intimoak, familiarrak zein bizikidetzakoak, berehala berreskuratu. Ezinbestekoa da. Hori da guk proposatzen duguna.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.