650 mendi tontorretara igotzeko Sarek egindako deiarekin bat egiten dugu

ETXERAT (2021-V-7). Etxerat Elkarteak bat egiten du, "Izan Bidea" dinamikaren baitan bihar, maiatzaren 8an, Sare plataformak 650 mendi tontorretara igotzeko egindako deiarekin. Ipar Euskal Herriko mendiei dagokienean, Bake Bideanek ere bat egin du deialdiarekin, eta irteerak antolatu ditu Iparraldeko mendi esanguratsuenetara.

Euskal presoen urrunketa bukatzen ari den honetan, salpuespenarekin behingoz bukatzeko zabaltzen den aukeraren aurrean aurkitzen gara, probestu behar dugun aukera paregabea. Hori sa Sarek bideratu nahi duena biharko ekimenarekin eta guk bat egiten dugu horrekin.

Izan ere, pandemiaren eraginez indarrean diren neurri murriztaileak kontuan izanda, azpimarratzekoa eta eskertzekoa da 300 herrietako deialdiak batu dituztela eta 1.500 norbanakok eman dutela izena online bestelako mendietara igotzeko intentzioa adieraziz. Bizi dugun egoerarekiko ardura osoz jokatuko dute eta segurtasun eta osasun neurri guztiak aintzat hartuko dira.

kartela.jpg

Inprimatu