Julen Atxurra eta Itxaso Zaldua Euskal Herriaren inguruko espetxeetara lekualdatu dituzte eta Iñaki Bilbao Gaubeka Basauriko espetxera hurbildu dute

ETXERAT (2021-V-11). Hauek dira egunotan gauzatu diren lekualdaketak:

Julen Atxurra Egurrola preso politiko lekeitiarra, Aranjuezeko espetxetik (520 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

Hernaniko presoa den Itxaso Zaldua Iriberri, Topaseko espetxetik (460 km) Villabonako (385 km) espetxera iritsi da

Iñaki Bilbao Gaubeka preso urduliztarra Zuerako espetxetik (245 km) Basauriko espetxera ekarri dute.

Inprimatu