Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Denbora luzea eta zaila igaro da besarkadarik gabe, presoen eta haien senideen arteko kontaktu fisikorik gabe

iruñea.jpg

ETXERAT (2021-V-31). Maiatzaren Azken Ostiraleko irakurketa.

Maiatzari amaiera emango diogu eta oraindik ez dira ezarri presoen komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak.

Espainiako eta Frantziako espetxe-administrazioek pandemia kudeatzeko orduan presoen eskubideak urratzea eta haien segurtasuna eta osasuna murriztea gailendu dira. Hori dela eta, presoen txertaketa, PCR probak egitea, berrogeialdien amaiera eta azken hilabeteetan etendako komunikazio intimoak, familiarrak zein bizikidetzakoak berreskuratzearen beharra azpimarratu nahi dugu berriro ere.

Aste honetan irmoki salatu dugu, euroagindu baten karietara, Ibon Fernandez Iradi Lannemezaneko espetxetik Pariseko La Sante espetxera lekualdatu izana. Bera eta larriki gaixo diren gainontzeko 18 euskal presoak etxean egon behar dira!

Berandu bada ere, dagoeneko txertatu dute edo egiten ari dira egunotan Espainiako Estatuko espetxe batzuetan, baina horrek ez du bermatzen komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak berreskuratzea, espetxe gutxi batzuetan baino ez baitira berriro ezarri.

Denbora luzea eta zaila igaro da besarkadarik gabe, presoen eta haien senideen arteko kontaktu fisikorik gabe; euskal presoak Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara lekualdatzeko dinamikak aurrera jarraitzen duen garai batean, jada presoen %28-a 0 km-an dago.

Hamarkadetako sufrimenduaren ondoren, urruntzearen eta sakabanaketaren esperotako amaiera hurbilago dago, baina, hala ere, ez diogu lan egiteari utziko gainerako espetxe-salbuespenekin amaitzeko. Zuzenean edo zeharka hildakoak eragin dituen berbera; azken 6 hamarkadetan 35 euskal preso politiko (2011tik 13) eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira. Gainera, beste bi pertsonek haien buruaz beste egin dute espetxeratzea saihesteko.

Eztabaida honi ere ekiteko garaia da, Etxeratek eta Egiari Zorrek proposatu duten bezala. Pertsona horiei aitorpen ofizial eta instituzionala eta erreparazioa nola eskaini bilatu behar da, ekimen sinbolikoetatik haratago, hala nola, errepidean hil ziren senide eta lagunak jatorriz bertakoak ziren udalerrietan berriki onartutako mozioetatik harago. Mendekua eta zigor gehigarriaren ordez giza eskubideak eta araudi arrunta nagusitu izan balira, heriotza horiek saihestu ahal izango ziren, eta, beraz, heriotza horiek ere haien lekua izan behar dute memoriaren mapan.

Ezin diogu momentu honi ihes egiten utzi salbuespenezko espetxe-politika aldatu nahi badugu, gizatasun-irizpideengatik, presoen eta senideen giza eskubideekiko errespetuagatik. Saretik eta Etxeratetik uste dugu bidea egiten jarraitzeko beharrezkoa dela euskal gizartearen inplikazioa, oro har, guztion artean egin ahal izateko, bide berri honetara iritsi ahal izateko gertatu den bezala. Beraz, "Ibilian ibilian, etxerako bidean" ekimenean parte hartzeko deia egiten dugu. Orain hasiko den mobilizazio dinamika eta urriaren 23ra arte iraungo duena. Pausoz pauso hurrengo helmuga, denok etxera!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.