Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Ezin dugu beste hiru hamarkada itxaron dagozkien hirugarren grado eta baimenak lortzeko oztopoak eta galarazpenak egunero gainditzen

senideak 2.jpg

ETXERAT (2021-VII-15).  Une erabakigarria da oraingo hau euskal presoen salbuespen egoerari, oraindik indarrean diren espetxe neurriei, neurri juridikoei eta senitarteko garenon eskubideen urraketari amaiera emateko.

Egia bada ere Espainiako Gobernuaren ekimena dela eta datozen egunetan Andaluziako espetxeetan ez dela geldituko senitarteko bakar bat ere, ez dela geldituko lehen graduko preso bakar bat ere eta, beraz, ekimen horrek gure eta gure senitarteko presoen egoera hobetu badu ere, oraingoz ez zaio Espainiako Estatuari borondate politikorik ikusten, portaera mota bat desaktibatzeari ekiteko, iraganeko inertziak alboratu eta behingoz erabaki bat hartzeko, bizitza aske bat eramateko gure senitartekoek egin behar duten bidea eragozten duten gainerako ad hoc neurriei amaiera emateko.

Hiru hamarkada baino gehiago behar izan dira presoen urruntze sistematiko eta orokortuari amaiera emateko, eta beste horrenbeste, presoei errejimen arrunta itzulia izan dakien. Alabaina, ezin dugu beste hiru hamarkada itxaron, berrintegraziorako oztopoak eta galarazpenak egunero gainditzen; ezin dugu jarraitu sufrikarioaren luzapenaren biktima izaten eta ezin da kondenatu euskal gizartea bizikidetzaren eraikuntza mugarik gabe atzeratzera.

  • Horien guztien izenean, nik, Nekane Basaurik, publikoki adierazi nahi dut ez direla egokiak eta tokiz kanpo daudela espetxeetako salbuespen egoerari amaiera emateko jartzen diren oztopo eta atzerapenak.

            Joseba Arregi Erostarbe, Oñatiko presoaren bikotekidea naiz. 75 urte ditu Josebak eta  ia 30 urte daramatza espetxean. Estatu espainoleko zazpi espetxe eta frantziar Estatuko beste bost espetxeetan izan dute Joseba ia 30 urte luze hauetan. Madril eta Parisekoak izan dira gertuen egon den espetxeak, azken urte hau kenduta Asturiasen eta orain Martutenen dagoela.

            2021eko urtarrilean baimen arrunta baliatzeko proposamena tramitatzen ari da gaur egun Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralean, eta fiskalak kontrako txostena egin du. Josebak ez du baimen bakar bat ere izan, 30 urtetan ez du segundo bakar baten ere kalean egon, eta uste dut badela garaia lege arrunta aplikatzeko, justiziaren aldetik tratu humanitarioa jasotzeko.

  • Horien guztien izenean, nik, Txusa Etxandiak, publikoki adierazi nahi dut ez direla egokiak eta tokiz kanpo daudela espetxeetako salbuespen egoerari amaiera emateko jartzen diren oztopo eta atzerapenak.

            Gaur egun Kantabriako El Dueso espetxean preso dagoen Barakaldoko Egoitz Cotoren ama naiz. Egoitzek ia 20 urte daramatza espetxean; 2017an bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Gaur arte Madril, Zaragoza, Valencia eta Granadako espetxeak ezagutu ditu, eta urte gutxitako semea dauka etxean zain.

         Egoitzen kasuan, El Duesoko Tratamendu Batzordeak baimena ematearen aldeko bi proposamen egin baditu ere, Ministerio Fiskalak ez du ezer adierazi oraindik. Bada garaia baimenak jasotzeko eta etxean egoteko.

Orain arte, 21 presoren kasuan, hainbat espetxetako Tratamendu Batzordeek hirugarren gradura pasatzeko eta ohiko irteera baimenetarako egindako proposamenak inpugnatu egin dira edo Entzutegi Nagusiko fiskaltzak helegitea jarri du haien kontra. Espetxe Erakundeen Idazkaritza Orokorrak edo Espetxe Zaintzaren Epaitegi Zentralak onetsitako erabakiei berei ere helegitea jarri izan die fiskaltza horrek berak.

2021 urtean zehar ezohiko erredentzioak (zigor luditzeak) beste bederatzi kasutan ukatu dira edo presoen baimen eskaerei baiezkoa emateko egoeran, hasiera batean Tratamendu Batzordeak onartu egin zituen eskaerak, baina gero ukatu egin ziren.

Eta, azkenik, beste bi euskal presoren kasuak ditugu. Abian dituzte espedienteak, baina Ministerio Fiskalaren edo Espetxe Zaintzaren Epaitegi Zentraleko epailearen jarrera ez da oraindik ezagutzen.

Presoen senitartekoak gara, eta haiek lehen pertsonan jasan behar duten egoerak ukitzen gaitu gu ere. Ez da bidezkoa etengabe oztopoak jartzen aritzea, bat bestearen atzetik, presoak azkar berrintegratzeko eskubidea eragozten saiatuz. Eskubidea dute baimenetarako, hirugarren gradua lortzeko eta zigor luditzeetarako. Euskal presoek aspaldi hasi zuten beren ibilbide juridikoa eta haietako askok betetzen dituzte hirugarren gradua eta baimen arruntak lortzeko eta askatasunean irteteko baldintzak.

Espainiako Estatuak eta, kasu honetan, Espainiako Entzutegi Nazionalak gainditua den denbora batean jarraitzen du, baina ezin dugu onartu salbuespen egoerari eutsiko dion traba gehiagorik. Horregatik, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen modura, senitartekook ere honako hau proposatzen dugu: presoei beren ibilbidea egitea galaraziko dien guztia behingoz desblokea dezatela.

Hurrengo jomuga: Etxera!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.